Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Tokiko komertzioa sustatzeko “Shop in Sope – Bono denda 2019” kanpaina, martxan

cabecera empleo y promocioneconomica

Tokiko komertzioa sustatzeko “Shop in Sope – Bono denda 2019” kanpaina, martxan

  • Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu.
  • Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur Etxean. Gehienez 2 bonu bizikidetza-unitate bakoitzeko.
  • Kanpainarekin bat egin nahi duten komertzio zein negozioei dagokionez, eskabidea behar bezala entregatu beharko dute azaroaren 28a baino lehen.

Udalak Sopelako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzen jarraitzen du. Gauzak horrela, beste urte batez, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bidez "Shop in Sope – Bono Denda 2019" kanpaina jarri du abian, zeinari esker,  18 urtetik gorako sopeloztarrek kanpainara atxikitutako komertzioetan Gabonetako erosketak egitean dirua aurrezteko aukera izango duten.

Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta gehienez 2 bonu eskuratu ahal izango dira udal-erroldan inskribatutako bizikidetza-unitate bakoitzeko. 30 eurotik gorako erosketetan deskontua egiteko doako bonuak izango dira, beti ere, kanpainari atxikitako Sopelako saltoki eta negozioetan kontsumitzeko (60 eurotik gorako erosketetan, gehienez 2 bonu erabili ahalko dira erosketa bakoitzeko). Bonua behin bakarrik erabili ahalko da eta ezingo da eskudirutan trukatu, eta ez da inoiz bonu horren zenbatekoa itzuliko. Produktua itzultzen bada, establezimenduak bale bat eman beharko du erosketaren zenbateko osoarekin.

Gabon garaia Sopelako ekonomia eta tokiko kontsumoa sustatzeko momentu egokia da eta Sopelako Udalak hor jarri nahi du bere esfortzu osoa” baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailako zinegotziak. “Halaber, kanpaina honen bidez, Gabonetan salmentak bultzatu eta dinamizatzeko tokiko kontsumoa sustatzeaz gain, bigarren urtez, "Shop in Sope" marka bultzatu nahi dugu, Sopelako dendari eta ostalari guztien identitate desberdintzaile bihurtzeko iaz jaiotako marka propioa, alegia” gehitu du.

Kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13.30) edota Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00  // Larunbata eta igandeetan: 11:00  -  14:00  / 17:00  - 20:00). Bonuak hartzen dituzten pertsonek  azaroaren 29tik  urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dituzte, biak barne.

Kanpainarekin bat egin nahi duten komertzio zein negozioei dagokionez, eskabidea behar bezala entregatu beharko dute (HABen bulegoetan: Sabino Arana kalea 1 eta Loiolan Ander Deuna 28) azaroaren 28a baino lehen. Atxikitako enpresak konpromisoa hartzen du kanpainako informazio-materialak jaso eta establezimenduan ondo ikusteko moduan jartzeko (parte hartzeko oinarriak eta kanpainan parte hartu izanaren identifikazio-kartela, beste batzuen artean). Halaber, enpresek nahitaez egin beharko dute jasotako bonuen zenbateko osoaren faktura.

KANPAINAREN OINARRIAK: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/6-orokorra-general


BONUAK AGORTUTA


Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...
article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia