Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Getxok eta Sopelak jarduketa protokoloa sinatu dute surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industria sustatzeko

cabecera empleo y promocioneconomica

Getxok eta Sopelak jarduketa protokoloa sinatu dute surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industria sustatzeko

Getxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko.

Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. Azken urteotan, udalerri biak modu aktiboan ari dira lanean surfaren sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak diseinatuz, garatuz eta martxan jarriz, baita horien inguruko komunikazioa landuz ere.

Amaia Agirrek eta Josu Landaluzek esan dutenez, udal biak bat datoz aurrera eramaten dituzten jarduketa eta programen helburu eta gaiekin; horrez gain, sektorearen baitan balio handia duen lurralde-eremu bat partekatzen dute.

Amaia Agirrek gogoratu duenez, lankidetza hau Getxoko Udalaren Ekonomia Sustatzeko Eremu Estrategikoei buruzko Planaren barruan dago; zehazki indartzeko “Kirolaren nahiz Ongizatearen Teknologiak eta Industriak eta horiei lotutako Turismoa berritzeko Interesgunea” delakoaren garapena; hau udalerrirako potentzial handiko proiektua da eta helburutzat ditu ekintzailetza babestea, start-up berriak eratzea, dauden enpresei bultzada ematea eta beste enpresa batzuk lurraldera erakartzea.

Jose Landaluzek, bere aldetik, esan du kolaborazio hau Sopelan Ekintzailetza, Enplegua eta Ekonomiaren Sustapena garatzeko Plan Estrategikoaren baitan dagoela. Sopela udalerriko enpresa sareari bultzada emateko plana da, eta surfaren sektorea da erreferente nagusietakoa, kontuan hartuz gero enpresa kopurua eta ekiteko nahiz espezializatzeko aukerak.

Gaur goizean sinatutako hitzarmenean jasotzen denez, lanerako modu kolaboratibo horri esker, esponentzialki areagotzen dira arrakasta lortzeko eta ezarritako helburuak garatzeko aukerak; gainera, bikain egiten du bat beste erakunde publiko batzuek aurrera eramandako udalaz gaindiko politikekin, hala nola Bizkaia Orekan proiektua edo Surfing Euskadi, euskal lurraldean.

Horretarako, surfaren sektorean parte hartzen duten eragile guztiekin elkarlanean hamabost ekimen egitea zehaztu da; horrela, iritzi guztiak jasotzeaz gain, ekintzak garatzeko eta abian jartzeko orduan haiek guztiak inplikatzea bilatuko da. Ekimen horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: enpresentzako prestakuntza-programa espezifiko bat egitea, hondartzetako jarduerak antolatzea, Europan erreferentzia den surf-helmuga baterako misio komertzial bat, udalerri bakoitzeko ekitaldi nabarmenetan lankidetza gurutzatua, lantalde iraunkor bat eratzea eta sektorea ezaugarritzea, horien eragina eta etorkizuneko erronkak ezagutze aldera.

Getxo-Sopela, surferako jomuga

Surfaren sektoreak dinamizazio ekonomikorako, produktibitatea areagotzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko duen gaitasuna azpimarragarria da. Sektore hori gakotzat jotzen da udalerri bien etorkizuneko garapenerako. 35 milioi surflarik osatzen duten merkatu globala du oinarri, eta urtean % 10etik gorako hazkunde erritmoa dauka, 8,3 bilioi euroko negozio-bolumena eragiten duena, Europa izanik bere merkatu nagusietakoa.

Udalerri horietako 13 km-ko kostaldeak Bizkaiko surfaren industriako erdia hartzen du. Gutxi gorabehera, jarduera ekonomiko gehienak sektore honi lotutako 50 enpresa-ekimenek, fabrikatzaileek, banatzaileek, saltokiek eta surfaren turismoko jardueren enpresek osatzen dute; halaber, berrikuntzako enpresak, uretako segurtasunaren profesionalak eta artistak ere biltzen ditu.

Horrez gain, surferako jomuga hau nazioartean ere ezaguna da, maila guztietako surflariek gozatzeko erregistratu diren 23 olatuen kalitatea dela-eta, baita bertako nazioarteko ekitaldiengatik ere (Sopelako Surf Business Meeting eta Getxoko olatu handien nazioarteko ekitaldia, esate baterako), eta bertako surflari ezagunengatik ere (besteak beste, Acero anaiak, Eunate Aguirre, David Perez, Leticia Canales eta Garazi Sanchez). Horiek guztiek kontinenteko edo munduko tituluak irabazi dituzte. 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail   Ekimenaren helburua koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzea da. Udalak ezinbestekotzat jotzen du Sopelako enpresa eta negozio guztien parte hartzea, eta horregatik, dei egiten du proiektuarekin bat egin dezaten eta laguntza, konpromisoa eta lankidetza eskatzen die. Programa udal talde guztiek azken...
article thumbnailApurka apurka gure herriko merkatariak eta zerbitzu desberdinak ateak zabaltzen ari dira. Irekita daudenen zerrenda luzatzen dizuegu. Gogoratu orain inoiz baino garrantzitsuagoa dela tokiko saltoki eta establezimenduetan erostea.   Kontuan izan, denda edo merkatari askorekin aurretiazko hitzordua behar duzuela eta segurtasun arauak bete behar dituzuela. Eskerrik asko.  IZENA                                               KONTAKTUA Uribe Kosta...
article thumbnailCovid 19 birusaren zabalkundea geldiarazteko ahaleginen ondorioz, ezarri diren neurriak direla bide, etxe batzuetan, larrialdi ekonomikoko egoerak sortzen ari direla jakin badakigu. Kasu horiek ezagutu nahi ditu Sopelako Udal honek, ahalik eta arinen kasuoi erantzuna ematen saitzeko. Horrenbestez, zure, edo zure familiaren, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, GIZARTE ZERBITZUEKIN harremanetan...
article thumbnailLanbideko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7an onartu egin du  laguntzaren deialdia, banakako enpresaburuek eta autonomoek negozioak aldi baterako ixteak eragindako galera ekonomiko zuzenari aurre egiteko, COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz. Deialdi hau 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da. Laguntza horrek diruz...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia