Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelak Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan hartu du parte

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelak Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan hartu du parte

Sopelak aktiboki hartu du parte Gaia eta Beazek, Sopela, Getxo eta Plentziako Udalen eta Ocean techen laguntzarekin antolatutako Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan, itsas eta irristatzeko kirol arloetako startup-en arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin.

Lau egunetan zehar, urriaren 28tik 31ra arte, Japonia, Reunión Irla (Frantzia) eta Bizkaiko (horietako 3 Sopelakoak eta gainontzekoak Uribekostakoak) nazioarteko 9 startupek (11 parte-hartzaile) programan parte hartu zuten hiru Udalek proposatutako erronkak ebazteko. Erronka horiek honako hiru gaietan oinarritu ziren, hain zuzen ere: cleantech, kirola eta turismoa eta ur-ekintzen segurtasuna

Horrela, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, “Sopela itsas eta irristaketa kiroletako industriaren inguruko berrikuntza eta garapen ekonomiko iraunkorrerako erreferentziazko udalerri gisa bultzatu nahi du” baieztatu du Teresa Fernández zinegotziak.

Izan ere, Sopelan ospatutako jarduna kirol eta turismo jasangarria lortzeko formula eta konponbide enpresarial eta berritzaileen bilaketan oinarritu zen. Gauzak horrela, enpresek gure ekosistema ekintzailea eta instituzioek bultzatzen dituzten laguntza estrategia eta baliabideak ezagutu zituzten, baita inguruko gune ugari ere, besteak beste: Barinatxe eta Arrietara hondartzak, Moana  Eco Hostel, Peñatxuri taldea, Getxoko Kirol Portua eta Plentziako Itsas Estazioa. Bestalde jardunaldiek enpresen artean harremana sortzeko balio izan zuten. Erlazio berri horiei esker, gainera, baliteke  etorkizunean lankidetza enpresariala edota produktu berritzaileen inbestigazio-lankidetza sortzea.

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....
article thumbnailSopelak aktiboki hartu du parte Gaia eta Beazek, Sopela, Getxo eta Plentziako Udalen eta Ocean techen laguntzarekin antolatutako Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan, itsas eta irristatzeko kirol arloetako startup-en arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin. Lau egunetan zehar, urriaren 28tik 31ra arte, Japonia, Reunión Irla (Frantzia) eta Bizkaiko...
article thumbnailSurf Business Meeting ekimena dela eta bere irekiera gisa, datorren urriaren 10 eta 11rako Sopelan eta Getxon antolatu diren jardueren agendan, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, nazioarteko mahai-inguru honen antolatzaileak, edizio berritsu honek ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan du, tokiko surf eskolei esklusiboki tailer edo workshop espezializatu bat...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia