Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Cisco Araña brasildarrak Sopela eta Getxoko surf eskolei tailer esklusibo bat eskainiko die Surf Business Meeting ekimenaren IV. edizioaren barruan datorren astean

cabecera empleo y promocioneconomica

Cisco Araña brasildarrak Sopela eta Getxoko surf eskolei tailer esklusibo bat eskainiko die Surf Business Meeting ekimenaren IV. edizioaren barruan datorren astean

Surf Business Meeting ekimena dela eta bere irekiera gisa, datorren urriaren 10 eta 11rako Sopelan eta Getxon antolatu diren jardueren agendan, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, nazioarteko mahai-inguru honen antolatzaileak, edizio berritsu honek ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan du, tokiko surf eskolei esklusiboki tailer edo workshop espezializatu bat eskaintzeko, Surf Business Meeting ekimenaren IV. edizio honetako hitzaldietako hizlarietako batekin.

Gizarteratzeko surfa, edizio berri honetako protagonista

Cisco Araña, Brasilgo lehenengo surflari profesionala, bere herrialdeko lehenengo surf eskolako arduraduna da, non 20 urte baino gehiagoz lanean diharduen gizarte-bazterketa arriskua, mugikortasun arazoak eta izaera desberdinetako desgaitasunak (adimenekoak, psikikoak, fisikoak, autismoaren espektroaren nahasteak, etab.) dituzten pertsonekin. Ciskok eta bere taldeak, San Pauloko unibertsitateko irakasleek, kolektibo hauetako pertsonei surfa egiten erakusteko metodologia, teknika eta ikerketak garatu dituzte. Egun arrakasta handia lortu duen Silver programa abiarazi dute 50 urtetik gorakoentzat, zeinetan etengabe surfista berriak apuntatzen ari diren askotan 80 urteko adina ere gaindituz.

Ciskok bere ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu Sopela eta Getxoko 8 surf eskolekin, surfaren epizentro nagusia, Sopela eta Getxoko surf eskoletako monitoreei esklusiboki zuzendutako ikastaro baten bidez. Hitzordua datorren urriaren 8an izango da arratsaldeko 17:00etan Sopelako Arrietara hondartzan Peña-Txuri Surf Taldeak dituen instalazioetan.   

Hiru egun beranduago, urriaren 11n goizez, Cisco Arañak hitzaldi ireki eta doako bat eskainiko du, Surf Business Meeting ekimenaren barruan, “Gizarteratzea, surfak bizitzak aldatzen ditu” titulupean. Surfeko nazioarteko guru hau entzuteko aukera bakarra. Informazio gehiago eta mahai-inguruan doako izen-ematea    www.surfbusinessmeeting.pro webgunean.

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...
article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....
article thumbnailSopelak aktiboki hartu du parte Gaia eta Beazek, Sopela, Getxo eta Plentziako Udalen eta Ocean techen laguntzarekin antolatutako Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan, itsas eta irristatzeko kirol arloetako startup-en arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin. Lau egunetan zehar, urriaren 28tik 31ra arte, Japonia, Reunión Irla (Frantzia) eta Bizkaiko...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia