Berritasun ugari urriaren 10 eta 11n Sopelan ospatuko den IV Surf Business Meeting ekimenean

Laugarren urtez jarraian, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bidez, Surf Business Meeting ekimena jarri du martxan tokiko profesionalak eta ekintzaileak gai interesgarrien inguruan inspiratzeko eta babesteko xedez. Praktika egokiak elkartrukatu eta ezagutzera emateko helburuarekin, irristatzeko kirol eta surfaren esparruko profesionalek topaketa eta hitzaldi desberdinak eskainiko dituzte.

Aurten Surf Business Meeting urriak 10 eta 11 artean ospatuko da eta batez ere “Berrikuntza” gaia jorratuko da; zehazki, enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, gizarteratzean eta emakumearen ahalduntzean oinarritutako berrikuntza. “Nobedade gisa eta Sopela eta Getxoko Udalen arteko elkarlanari esker, programa zabalago bat eskainiko da, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta programa bi udalerrietan garatzeko atal berriekin” baieztatu du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotziak.

Gauzak horrela, surfaren industria bultzatzeko helburuarekin, lehenengo jardunaldia, Getxon ospatuko da eta bertan master class bat egingo da, lekuko enpresei zuzendutakoa eta hurrengo hitzaldietan parte hartuko duen hizlari batek zuzendutakoa.

Bigarren jardunaldia Sopelan ospatuko da eta hitzaldiak izango dira nagusi. Ekimena irekia izango da eta hein handi batean sektorearekin erlazioa duten erakundeei zuzendurik egongo da. Surfaren industrian erreferenteak diren nazioarteko figurak izango dira bertan hizlari gisa, nabarmentzekoak dira, besteak beste surf inklusiboaren sortzailea izandako Cisco Araña brasildarra edota Bert Aramburu, O`Neill markaren salmenta lehendakariordea. Halaber nazio mailako figurak ere bertan izango dira: Garazi Sánchez surfista profesionala edota José Luis Izquierdo, ekitaldi eta akzio kiroletan aditua eta Arnette eta Red Bull  (espainiar olinpiar batzordeko kidea da eta

Tokion ospatuko diren hurrengo olinpiadetarako ekintzak garatzen ari da. Tokion, lehenengo aldiz, surfa eta skatea kirol olinpikoak izango dira) marken event managerra. Arratsaldean, hondartzan, aren enpresen erakusketa egingo da eta publikoak merkatuko azkeneko produktuak probatu ahal izango du, baita musikaz, ikuskizunez, surf, skate eta bmx tailerrez osaturiko giro apartaz gozatu ere.

Surf Business Meeting euren proiektuak garatzeko kontaktuak handitu nahi dituzten ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat ezagutzak zabaltzeko aukera gisa finkatu da” baieztatu du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotziak. Halaber, ezagutzaren hartu-emana bilatzen da, baita surfaren sektoreko agenteen elkartzea ere, industriaren balio-katea beregain hartuz: ekoizleak, ondare eta zerbitzu hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta formazio agenteak, eta abar. Modu honetan, partekatutako balorea sortzeko helburuarekin parte hartzaileen artean kolaborazio espazio egonkorra lortu daiteke.

Ekimen guztiak irekiak eta doakoak dira. Halere, aldez aurretik izena eman beharko da ekitaldiaren web orrialde ofizialean, zeinetan informazio guztia eta egitaraua kontsulta daitekeen.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: surfbusinessmeeting.pro