Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Maiatzaren 15ean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” tailerra ospatuko da Sopelan

cabecera empleo y promocioneconomica

Maiatzaren 15ean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” tailerra ospatuko da Sopelan

Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.

Tailerraren helburu nagusia proiektu baten bideragarritasuna zehazten duten 10 gako aztertzea da, besteak beste: ideia, kudeaketa gaitasuna, enpresa plana, merkatuaren ezagutza, produktua edota zerbitzua, egitura, finantziazioa, kokapena edota web orrialdea, komunikazioa eta kudeaketaren kontabilitatea. Hots, 10 faktore hauek “sakonki aztertu behar dira proiektuaren egoera definitzeko eta hortaz proiektuarekin aurrera jarraitu, gehiago landu, aldatu edo bertan behera utzi edo ez erabakitzeko” baieztatu dute Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloko arduradunek.

Informazio gehiago edota izen emateak: Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloa /   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  / 94 406 55 00 (Luz. 110).

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailPraktika egokiak elkartrukatu eta ezagutzera emateko helburuarekin, irristatzeko kirol eta surfaren esparruko profesionalek topaketa eta hitzaldi desberdinak eskainiko dituzte. Ekintza guztiak irekiak eta doakoak dira. Aldez aurretik izena eman beharko da web gune ofizialean: surfbusinessmeeting.pro Laugarren urtez jarraian, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bidez, Surf...
article thumbnailSopelako Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2019 Enplegua sustatzeko toki ekintzak programa jarri du martxan. Udalak Sopelan erroldatutako 12 pertsona kontratatuko ditu hiru hilabetetan zehar, lanaldi osoan (kontratuen hasiera 2019ko abenduaren 31 baino lehen). Sopelan bezala, Uribe Kostako eskualdean 35 pertsona kontratatuko dira.Ekintza hau...
article thumbnailEskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai.  Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko....
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.Tailerraren helburu nagusia proiektu baten...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia