Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak zametako eta biltegiko makineriaren erabileran trebatzeko ikastaro bat antolatu du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak zametako eta biltegiko makineriaren erabileran trebatzeko ikastaro bat antolatu du

  • Langabe edo enplegua hobetu nahi dutenei zuzenduta dago. Maiatzaren 27an hasiko da eta 12 eguneko (60 ordu) iraupena izango du.
  • Interesa dutenek maiatzaren 6tik 22ra eman beharko dute izena. Oinarriak eta izena emateko orria udal‑bulegoetan eta www.sopela.eus web gunean daude eskuragarri.

Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar daitezen, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bidez, Zametako eta biltegiko makineriaren erabileran trebatzeko ikastaroa (jasogailua eta zubi-garabia) abiarazi du.

Langabe edo enplegua hobetu nahi dutenei zuzenduta dagoen ekimena maiatzaren 27an hasiko da eta 12 eguneko (60 ordu) iraupena izango du. Ikastaroa astelehenetik ostiralera egingo da 9:00etatik 14:00etara eta bi lekutan emango da: Teoria Sopelako Landabe kaleko 12. zenbakian eta praktika Trapagaranen, El Juncal auzoan, z/g.

Leku kopurua mugatua izango da  (gehienez 15 pertsona), beraz, parte hartu nahi dutenek maiatzaren 6tik 22ra eman beharko dute izena. Deialdi hau arautzen duten oinarriak eta izena emateko orria udal‑bulegoetan eta www.sopela.eus web gunean daude eskuragarri.

Gauzak horrela, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak adierazten duenez “aurrerapauso bat ematen dugu gure helburuan, hots, enplegua sortu, enplegagarritasuna hobetu, udalerriaren ekonomia garatu eta sustatu eta sopeloztarren bizi‑kalitatea eta ongizatea hobetu”.

Izan ere, gaur egun, industria eta logistika‑arloko enpresak profesional ugari eskatzen ari dira zamak mugitu eta biltegiratzeko makineria erabiltzeko. Hori dela eta, prestakuntza funtsezkoa da enplegagarritasuna hobetzeko eta norberaren eta lanbidearen garapenerako, batez ere, guztiz lehiakorra eta aldakorra den lan‑merkatu batean; are gehiago, birziklatu eta lan‑merkatuko eskari berrietara egokitu behar duten langabeen kasuan.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....
article thumbnailSopelak aktiboki hartu du parte Gaia eta Beazek, Sopela, Getxo eta Plentziako Udalen eta Ocean techen laguntzarekin antolatutako Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan, itsas eta irristatzeko kirol arloetako startup-en arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin. Lau egunetan zehar, urriaren 28tik 31ra arte, Japonia, Reunión Irla (Frantzia) eta Bizkaiko...
article thumbnailSurf Business Meeting ekimena dela eta bere irekiera gisa, datorren urriaren 10 eta 11rako Sopelan eta Getxon antolatu diren jardueren agendan, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, nazioarteko mahai-inguru honen antolatzaileak, edizio berritsu honek ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan du, tokiko surf eskolei esklusiboki tailer edo workshop espezializatu bat...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia