Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelak ekintza eta irristatzeko kirolak garapen ekonomiko gisa balorean jartzen ditu skatearen sektorean emakumeen lidergo eta ahalduntze profesionaletik

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelak ekintza eta irristatzeko kirolak garapen ekonomiko gisa balorean jartzen ditu skatearen sektorean emakumeen lidergo eta ahalduntze profesionaletik

  • Sopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak apirilaren 27rako Rollit Girl Sopela Jardunaldia antolatu du adin guztietako emakumeentzat. Helburua kirol industriaren garapen ekonomikoari laguntzea, eta emakumeen ahalduntze profesionala sustatzea da.
  • Landaluze kalean izango da 11:00ak eta 20:00ak artean. Egun osoan zehar emakumeentzako skate‑lehiaketak, probak, tailerrak, kontzertuak eta foodtrucks‑ak izango dira.
  • Roll it Girl Sopela Longboard lehiaketako proba desberdinetan parte hartu nahi dutenek, honako estekaren bitartez eman dezakete izena doan: forms.gle/iBRkqwL8Lcv4WexW9

Datorren apirilaren 27an, larunbata, Rollit Girl SopelaJardunaldia ospatuko da Sopelan, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek osaturiko Solid Association elkarteak, Euskaltelekin elkarlaneanantolaturiko jardunaldia, alegia.

Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak, Sopelako ekintzailetza, enplegua eta ekonomia sustatu eta garatzeko 2020ko Plan Estrategikoaren ildotik, uste du ekintza‑kirolen eta irristatzeko kirolen industria negozio‑aukera bat dela eta garrantzi estrategikoa daukala gure herriaren ekonomia garatzeko. Horretarako, Udalak Rollit Girl Sopela ekimena antolatu du adin guztietako emakumeentzat, horren helburua izanik, batetik, arlo horren garapen ekonomikoari laguntzea, eta, bestetik, eremu hori emakumeak ahalduntzeko beste lanbide‑aukera bat izatea.

Kasu honetan, baliagarria izango da emakumeek muturreko kiroletan, oraingoan Longboard‑en, duten eginkizuna azpimarratzeko. Longboard ohol bat da, eta, normalean, jaisteko lasterketetan erabiltzen da, baina baita irristaketan, ibilbide luzeko lasterketetan edo garraiobide gisa ere. Hitz gutxitan esanda, longboard ohola skate edo gurpil‑ohol baten antzeko kirol‑ekipamendua da, baina askoz ere luzeagoa.   

Rollit Girl Sopela ekitaldia Landaluze kalean izango da 11:00ak eta 20:00ak artean. Horixe da Solid Association‑eko gazte ekintzaileek —Mondragon Unibertsitatean LEINN (Lidergoa, Berrikuntza eta Ekintzailetza) ikasten ari direnek— hautatu duten agertokia. Ekintza honekin, berdintasunarekiko eta bereizketarik ezarekiko konpromisotik abiatuta, emakumeek arrisku‑kiroletan duten parte‑hartzea azpimarratu eta bultzatu nahi da.

Egun osoan zehar, jai‑giroan, emakumeentzako skate‑lehiaketa izango da, eta bertan egingo dira longboard bidezko jaitsiera, kirol horrekin zerikusia duten hainbat proba eta tailer, kontzertuak eta foodtrucks‑ak.

Bestalde, esan bezala, ekitaldi hau gazteekin batera antolatu da, hain zuzen ere emakumeek kirolean ere ahaldundu beharra aldarrikatzen duten hainbat gazterekin batera, eta hitzordu honek aukera emango du ondo pasatzeko, eta adin eta izaera guztietako pertsonek gozatzeko.

Roll it Girl Sopela Longboard lehiaketako proba desberdinetan parte hartu nahi dutenek, honako estekaren bitartez eman dezakete izena doan: forms.gle/iBRkqwL8Lcv4WexW9

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....
article thumbnailSopelak aktiboki hartu du parte Gaia eta Beazek, Sopela, Getxo eta Plentziako Udalen eta Ocean techen laguntzarekin antolatutako Ocean Living Lab: Boot camp ekimenaren bigarren edizioan, itsas eta irristatzeko kirol arloetako startup-en arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin. Lau egunetan zehar, urriaren 28tik 31ra arte, Japonia, Reunión Irla (Frantzia) eta Bizkaiko...
article thumbnailSurf Business Meeting ekimena dela eta bere irekiera gisa, datorren urriaren 10 eta 11rako Sopelan eta Getxon antolatu diren jardueren agendan, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, nazioarteko mahai-inguru honen antolatzaileak, edizio berritsu honek ematen digun aukera aprobetxatu nahi izan du, tokiko surf eskolei esklusiboki tailer edo workshop espezializatu bat...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia