Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak gazteen artean ekintzailetza eta enplegua sustatuko du Googaz Sopela 2019 jardunaldiaren bitartez

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak gazteen artean ekintzailetza eta enplegua sustatuko du Googaz Sopela 2019 jardunaldiaren bitartez


  • Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarrituta, ekimenak Kopa Bizkaian eta Mexikoko Bootcamp IATAn parte-hartzeko aukera eskainiko du. Lehenengo fasea Sopelan ospatuko da apirilaren 13an, 11:00ak eta 20:00ak artean.
  • Parte hartu nahi dutenek honako helbidean eman beharko dute izena: www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela 

Sopelako Udala, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez, Googaz Sopela 2019 Jardunaldia antolatu du gazte sopeloztarren artean ekintzailetza eta enplegua sustatzeko Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) bidez. Ekimenak Kopa Bizkaian lehiatzeko aukera eskainiko du eta irabazle izatekotan, Mexikoko Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartu ahal izango dute gazteek.

Googaz Millenial inkonformista talde batek sortutako mugimendua da. Helburu nagusia Bizkaiko gazteak motibatzea da, ekintzailetza sustatuz eta beren bizitzaren jabe eta jabe sentiaraziz. Ekimen berri honek gure egungo belaunaldia era fresko eta originalean  goitik behera aldatu nahi du.

Gauzak horrela,  Bizkaiko 8 udalerritako gazteek apirila eta ekaina bitartean parte hartuko dute proiektu honetan. Lehenengo eta behin, ihes-joko baten bidez GJHak ezagutzen duten bitartean taldeka egingo dute lan. 3 talde onenak Bilbon ekainaren 8an ospatuko den Kopa Bizkaiara pasatuko dira. Okasio honetan Garapen Jasangarriaren Helburuei aurre egiteko proiektuak sortuko dituzte mentore eta adituen laguntzarekin. Talde irabazlea Mexikon jarraituko da proiektu berritzaileak garatzen.


GOOGAZ, 3 fasetan banatutako proiektua

Aurtengoa GOOGAZ proiektuaren bigarren edizioa izango da. Oraingoan Bizkaiko gazteek Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan egingo dute lan eta proiektua hiru fasetan banatuta egongo da.

  • Lehenengo fasea: Sopelan ospatuko da apirilaren 13an 11:00ak eta 20:00ak artean. Sopelako gazteak, 3-4 pertsonetako taldeetan, barnealdean ihes-jolasa (GJHetan oinarritutakoa) duen GOOGAZ Autobusetik irten beharko dira ahalik eta denbora gutxienean. 3 talde onenak hurrengo fasera igaroko dira,  Kopa Bizkaiara.
  • Bigarren fasea: Kopa Bizkaia. 100 gazte inguruk proiektu berritzaileak garatzeko helburuarekin hartuko dute parte. Proiektu hauek GJHetan proposatzen diren erronkei erantzuna eman beharko dizkiete eta horretarako mentore eta adituen laguntza izango dute erronka bakoitzean. Jardunaren amaieran, talde bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du labur-labur eta epaimahai batek talde onena zein izan den erabakiko du.
  • Hirugarren fasea: Kopa Bizkaiako talde irabazlea Mexikora joango da 2 astetan zehar Pueblako Iberoamerikar Unibertsitateak antolatzen duen Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartzeko. Talde europar batek parte-hartzeko aukera duen lehenengo aldia izango da. Bootcamp honen helburua “Innovación Frugal”-ean oinarritutako proiektuak garatzea da, profil desberdinetako taldeetan.

Izen-emateak: https://www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailDokumentalak Kepa Acero surflari ezagunaren abenturak birsortzen ditu. Kirolari bizkaitarrak Kantauriko erlaitz osoa, Irundik Finisterrera, bere bizikleta eta taularekin zeharkatu du, kostaldeko Done Jakue Bidea (Iparraldeko Bidea) eginez. Kurtzio Kultur Etxea izan da gaur goizean “Caminando sobre las olas” dokumental sailaren aurkezpen ofizialaren eszenatokia. 13 kapituluko serie honetan Kepa...
article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...
article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia