Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

 


  • Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen.

Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzi Teresa Fernandezek azaldu duenez bi egunetan ospatuko den topagune honetan parte hartzen dutenek “arlo asko langai dituen eremua izango dute euren proiektuak bultzatzeko, finantzabideak aurkitzeko, prestakuntza, harremanak lantzeko...”. Izan ere,  Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak berak antolatu du Sopela Business Market. Ekimen hau hirugarren urtez egingo da, aurreko urte biotan arrakasta izan ondoren.

Aurten berriro ere “gure udalerrian ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko helburua” mantentzen da, baina horretaz gain “garrantzi handiagoa eman nahi zaie ekintzaileei”. Horregatik gune gehiago diseinatu dira, euren proiektuak “ageriago izan daitezen, asmoak azaltzeko txandak antolatu dira, hau da, jendaurrean aurkeztu ahal izango dituzte euren ekimenak”, nabarmendu du zinegotziak. Halaber, aurreratu duenaren arabera SBM3-an hiru mintegi martxan jarriko dira, “ekintzaile guztiek dituzten trebetasunak hobetzeko”.

Oraingoan networking topaketak bi egunetan mantenduko dira eta gainera, “bazkaltzeko ordua aprobetxatuko dugu  Pintxo networking-arekin lanean jarraitzeko”. Bestalde, SBM-ren 3 jardunaldirako egindako programan erakusketa guneak izango dira eta mahai-inguru eta berbaldiak ere antolatuko dira. Bertan “eskualdeko eskarmentu handiko ekintzaileak euren ikuspegia azalduko dute”.

Autoritateek eskainitako inaugurazio instituzionalaren ondoren mahai-inguru bat izango da, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzaren inguruan jardungo duten. Hortik aurrera eta bi egunetan zehar, instituzio, enpresa eta business angels-etako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Zentzu horretan “parte-hartzaileek bilatzen dutena aurkitzea espero dugu, hots, finantziazioa, formazioa edota kontaktuak” adierazi du Teresa Fernándezek. Bukatzeko, Sopelako bizilagun guztiak gonbidatu nahi izan ditu martxoaren 13 eta 14an Kurtziotik pasatzera, sarrera doakoa izango baita leku kopurua bete arte.

Egitaraua: http://sopelaudala.org/images/pdfs/business_market_2019.pdf

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailPraktika egokiak elkartrukatu eta ezagutzera emateko helburuarekin, irristatzeko kirol eta surfaren esparruko profesionalek topaketa eta hitzaldi desberdinak eskainiko dituzte. Ekintza guztiak irekiak eta doakoak dira. Aldez aurretik izena eman beharko da web gune ofizialean: surfbusinessmeeting.pro Laugarren urtez jarraian, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bidez, Surf...
article thumbnailSopelako Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2019 Enplegua sustatzeko toki ekintzak programa jarri du martxan. Udalak Sopelan erroldatutako 12 pertsona kontratatuko ditu hiru hilabetetan zehar, lanaldi osoan (kontratuen hasiera 2019ko abenduaren 31 baino lehen). Sopelan bezala, Uribe Kostako eskualdean 35 pertsona kontratatuko dira.Ekintza hau...
article thumbnailEskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai.  Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko....
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.Tailerraren helburu nagusia proiektu baten...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia