Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Udalak Mentoring Sopela, udalerriko pertsona ekintzaile, enpresa eta negozioentzako programa jarri du abian

cabecera empleo y promocioneconomica

Udalak Mentoring Sopela, udalerriko pertsona ekintzaile, enpresa eta negozioentzako programa jarri du abian


  • Pertsona edo talde gidatu bakoitzaren beharrizanen arabera, era pertsonalizatuan gauzatzen den programa da.
  • Bere negozioa hobeto ezartzeko edota finkatzeko edo erronka berriei aurre egiteko parte hartzaileen ahalmen eta gaitasunak sustatzea bilatzen da.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, Sopela Mentoring formakuntza Programa sortu du ekintzailetza eta mentorizazioa -Sopelako pertsona ekintzaile, enpresa eta negozioei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua- bultzatzeko.

Horretarako Secot Bizkaia erakundearen laguntza izango du. Secot Bizkaia Bilbon 1991n eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta sektore desberdinetako (ingeniariak, ekonomistak, abokatuak edo informatikoak, etab.) profesionalak izan diren 40 boluntario taldekatzen ditu, zeinek eskuzabalki, bere denbora, ezagutza, kontaktuen sarea eta esperientzia eskaintzen dizkieten ekintzaile edo enpresa sortu berri txikiei edo erronka berriei aurre egiteko beharrizanak dituztenei, bere jarduera ekonomikoa ezartzeko eta garatzeko jarduketan laguntzeko.

Mentoring Sopela, pertsona edo talde gidatu bakoitzaren beharrizanen arabera, era pertsonalizatuan gauzatzen den programa da, puntualki edo zenbait hilabetetan zehar, bere negozioa hobeto ezartzeko edota finkatzeko edo erronka berriei aurre egiteko parte hartzaileen ahalmen eta gaitasunak sustatzeko xedez.  

Faseak:

  •  Aurretiazko hitzordua Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Saileko profesionalekin, izena-emateko eta eurekin elkarrizketa bat izateko.
  • Hitzordua talde mentorearekin. Mentorizatutako pertsonek zein proiektutan lan egin nahiko duten definituko dute, prozesu horretan langile baten laguntza izango dute. Elkarren arteko konfidentzialtasun akordioaren sinatzea.
  • Trebetasun lehiakorraren eta enpresa-kudeaketaren inguruko eta mentoring proiektua diseinatzen laguntzeko formazio tailerrak egingo dira.
  • Mentore taldearen eta langile teknikoen arteko aldizkako bilerak esperientziak partekatzeko eta programa bukatzerakoan bakarkako bilerak emaitzak aztertzeko.

Halaber, programaren barruan hitzaldi dibulgatzaile eta heziketa-hitzaldiak egingo dira, herritarron ekintzailetzaren aldeko jarrera sustatzeko.

Informazio gehiagorako edota izen-emateak:

  • Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila
  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  
  • 94 406 55 00 Luz. 110

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSaioa ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei dago zuzendua, proiektu bat abiarazteko momentuan egiten diren akats ohikoenak ezagutzeko helburuarekin.  Tailerra datorren ostegunean izango da, otsailak 27, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Landabe 12n. Parte hartzeko interesa duten pertsonak Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko udal bulegoarekin...
article thumbnailDokumentalak Kepa Acero surflari ezagunaren abenturak birsortzen ditu. Kirolari bizkaitarrak Kantauriko erlaitz osoa, Irundik Finisterrera, bere bizikleta eta taularekin zeharkatu du, kostaldeko Done Jakue Bidea (Iparraldeko Bidea) eginez. Kurtzio Kultur Etxea izan da gaur goizean “Caminando sobre las olas” dokumental sailaren aurkezpen ofizialaren eszenatokia. 13 kapituluko serie honetan Kepa...
article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia