Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak enplegu, ekintzailetza eta ekonomiaren sustapenerako zerbitzu berria abiarazi du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak enplegu, ekintzailetza eta ekonomiaren sustapenerako zerbitzu berria abiarazi du

 

  • Sopelako langabe edota enplegua hobetu nahi duten langile, pertsona ekintzaile eta enpresa eta negozioei zuzendutako zerbitzu bat da.   
  • Udal sopeloztarrak guztira 36.300 euro inbertitu ditu.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako sailaren bitartez, nagusiki, udalerriko enpleguaren garapena, kultura ekintzailetza eta ekonomiaren sustapena bilatzen dituen eta Sopelako langabe edota enplegua hobetu nahi duten langile, pertsona ekintzaile eta enpresa eta negozioei zuzendutako laguntza-, informazio-, aholkularitza- eta bitartekotza-zerbitzu bat abiarazi du.    

Udal sopeloztarrak guztira 36.300 euro (BEZ barne) inbertitu ditu hiru ildo nagusiren inguruan garatuko den zerbitzu hau abian jartzeko:

  • Aurrez aurreko arreta-, informazio-, orientazio- eta laguntza-zuzena Lehenengo ildo honetan enpleguaren, ekintzailetzaren eta Sopelako enpresa eta negozioen sustapenaren inguruan arreta pertsonalizatua eskainiko da.
  • Miaketa eta diagnostikoa, pertsonen zein enpresen beharrizan eta eskaeren detektatze eta ebaluazioan, baliabideen ekintzen eta programen plangintzan, finantziazio iturri publiko-pribatuen erakartze eta kudeaketan eta erakunde publiko-pribatuekin erakunde harremanetan ardaztuta. 
  • Enpresa-azterketa eta lan bitartekotza. Hirugarren ildoa enpresa-azterketa eta lan bitartekotzari zuzenduta egongo da eta udalerriko zein eskualdeko edo lurralde historikoko enpresekin harremanak eta loturak sortzera bideratuta. Honela, formakuntza eta enplegu gaietan enpresa hauei sortzen joango zaizkien beharrizanak landu eta betetzea bilatzen da.

Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapenean Tokiko Administrazioaren funtsezko protagonismoa bultzatzeko xedearekin, inguruko erakunde publiko eta eragile sozioekonomikoekin elkarlanean, udal zerbitzu berri hau, laguntza zerbitzu “oso osoa da, tokiko ekonomia eta enplegua indartzen dituena”, adierazi du Teresa Fernandez, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Zinegotziak.

“Tokiko aberastasuna eta garapena sortzeko, udalerrian ekintzailetza prozesuak sortu eta bultzatu, pertsona ekintzaileak erakarri” nahi duen proiektua dela ere gaineratu du. Sopelako Udalak honela “Sopelako pertsona langabeen beharrizanak betetzeko, bere lana bilatzeko aukerak handitzeko eta bere enplegagarritasuna hobetzeko xedez, ekonomiaren eta formakuntzaren sustapenerako kanpainak bultzatzen” jarraitzen duela gehitu du.    

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan (5 euroko 4.497 bonu eta 10 euroko 2.249 bonu), 45.000 euroko udal diru-laguntzaren bidez ordainduak. Horri esker, kontsumitzaileek deskontuak izango dituzte. Kanpainak bi helburu ditu: udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta diren sektore horiek biziberritzen laguntzeko; eta...
article thumbnailEskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izangp dira, baita telematikoki ere egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) ekainaren 14ra arte. Sopelako merkataritza eta ekonomia jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan uztailaren 1etik aurrera. Horiei esker, 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketa egin ahal izango da, 5...
article thumbnailEusko Jaurlaritzak dagoeneko argitaratu ditu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2020rako “COVID-19” laguntzak arautzen eta deitzen dituzten bi agindu, bai euskal merkataritza-sektoreari bai turismo-sektoreari (tabernak, hotelak, surfa, etab.) buruzkoak: Hauek dira aginduen estekak: Merkataritza-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/  Turismo-sektorea: ...
article thumbnail   Ekimenaren helburua koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmaren ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzea da. Udalak ezinbestekotzat jotzen du Sopelako enpresa eta negozio guztien parte hartzea, eta horregatik, dei egiten du proiektuarekin bat egin dezaten eta laguntza, konpromisoa eta lankidetza eskatzen die. Programa udal talde guztiek azken...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia