Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea: 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 15era, biak barne.
- Azken eguneraketa: 2020eko maiatzaren 29a
- Bisitak: 39061
Ordainketa helbideratuta duten zergadunei 2020ko ekainaren 25ean kargatuko zaie kontuan.
Ibilgailuen Zerga aurretik ordaindu ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratu ez dituztenek ordainketa-abisua jasoko dute euren etxebizitzetan ekainaren 1etik aurrera. Ordainketa-abisuarekin batera dokumentu bat bidaliko da, non bereziki azpimarratu nahi den, orain inoiz baino gehiago, ORDAINKETA INTERNET BIDEZ EGITEKO aukera eroso eta segurua dela; izan ere, horrela saihestu egingo da banku-erakundeetara edo udaletxera joan behar izatea. Joan-etorria saihestea ezinezkoa den kasuetan, kontuan izan udaletxean ez dela onartuko eskudiruz ordaintzea.