Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea atzeratu egiten da, abisu berria eman arte

Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea atzeratu egiten da, abisu berria eman arte

Auzokideek ordainketa helbideratzen jarrai dezakete eta horrela %5eko hobaria jasoko dute.

Horretarako, horrela egin daiteke eskaria:

1) Udalaren herritarren web atariaren bidez:

https://sopelarin.sopelana.net/Ciudadano/index.aspx (Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).

2) Udal egoitza elektronikoaren bidez:

https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 (Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).

3) Identikifazio elektronikorik izan ezean, e-postaren bidez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean, honako hauen kopia eskaneatua edo irudia erantsita:

  • Helbideratzeko eskaera jabeak berak sinatuta, non ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen erreferentzia zehaztuta agertu behar den.
  • Titularraren NANa
  • Ibilgailuaren edota pasabidearen titularraren kontu korronte zenbakia (hori egiaztatzeko, libretako lehen orrialdea edo antzekoa aurkeztu behar da)

Eskatzailea kontu korrontearen titularra ez bada, jabeak dagokion baimena eman beharko du.

Halaber, prozedura bera jarraituz, nahi duten auzokideek ibilgailu-zergaren ordainketa eskatzeko aukera izango dute, ordaintzeko epe berria ezarri baino lehen. Kasu horretan ere % 5eko hobaria lortuko dute.

Edozelan ere, hobari biak ezin izango dira gehitu; halaber, gaur egun %5a baino gehiagoko hobaria duten ibilgailuek ere ezin izango dute hobari hori gehitu.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia