Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Koronabirusa dela eta hartutako neurri fiskalen eguneraketa

Koronabirusa dela eta hartutako neurri fiskalen eguneraketa

Sopelako Udalak, COVID-19 birusak sortutako pandemiaren ondorioek  Herri Ogasunaren funtzionamendu normala eragozten dutela herriko zergadun guztien kaltetan, hurrengo neurri fiskala onartzea erabaki du arazo hauek arindu eta zergadunen onerako: 

  • Apirilaren 7tik eta 30 era arteko  ordainketa epea daukaten kitapenen, erreziboen eta jakinerazpenen ordainketa epemuga luzatzea 2020ko ekainaren 1era arte.
  • 2020ko ekainaren 1era arte eten egitea %20 aren premiamenduzko gehigarria. Halanda be, martxoaren 15etik apirilaren 30era arteko muga-eguna daukaten premiamenduzko probidentziei %5eko gehigarri exekutiboa mantenduko zaie.
  • Ordainketa zatikatuetan, hain zuzen ere C19 banku prozedurari dagozkienetan, zergadunek bueltatu ditzaketen erreziboak, 2020ko ekainaren 1era arte aintzakotzat ez hartzea, hau da, ordaindu gabe bezala ez hartzea.
  • Bertan behera uztea 2020ko ekainaren 1era arte premiamenduzko probidentzien jakinerazpenen bidalketa.
  • Bertan behera uztea 2020ko ekainaren 1era arte zerga edota beste edozein sarreraren inguruko kitapenen jakinerazpenen bidalketa.
  • Bertan behera uztea 2020ko ekainaren 1era arte banku kontuen bahitze faseen bidalketa.
  • OHZ ren inguruko eskaeren epemuga luzatzea, bai bizilagunik gabeko etxebizitzagatik %50 eko gehigarria ez ezartzeko eskaeretarako eta bai OHZren gaineko hobariak eskatzeko. Epemuga hau Bizkaiko Foru Aldundiak udalari erroldaren datuak eskatu arte luzatuko da, Foru Aldundiak bait dauka zerga honen kudeaketaren eskuordetzea.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia