-
Azken eguneraketa: 2020eko martxoaren 16a
-
Bisitak: 5520
Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri eta gomendioei jarraituz eta Koronabirusaren (COVID-19) hedapena geldiarazteko asmoarekin, Sopelako Udalak hurrengo antolamendu neurri fiskalak adostu ditu, beti ere, herritarren onerako:
- Aurtengo apirilaren 7rako ordainketa epea daukaten kitapenen, erreziboen eta jakinerazpenen epemuga luzatzea.
- Bertan behera uztea premiamenduzko aginduen jakinerazpenen bidalketa hurrengo aste bitan.
- Bertan behera uztea zerga edota beste edozein sarreraren inguruko kitapenen jakinerazpenen bidalketa hurrengo aste bitan.
- Bertan behera uztea banku kontuen bahitze faseen bidalketa hurrengo aste bitan.