Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea

autozerga 2
Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko borondatezko epea eta apirilaren 30ean amaituko da. Aipatutako Zerga edota Tasa helbideratzen duten auzokideek %5eko hobaria jasoko dute.

Ordainketa gauzatzeko helbideratzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, martxoaren 11an amaituko da epea (martxoaren 13an, Udal webgunearen edo E-postaren bidez egitea aukeratzen bada)eta hurrengo modu hauetan egin ahal izango da:

- Udal webgunearen bidez (www.sopelana.eus), Herritarren izapideakatalean, betiere, aukeratu nahi den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Horretarako, beharrezkoa izango da ONA txartela edo NAN elektronikoa izatea.

E-postaren bidez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), ibilgailuaren edota pasabidearen jabearen NAN edo IFK agiria eskaneatuta atxekituz eta ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen zenbakia zehaztuz, betiere, emango den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Gainera, kontu korronte zenbakia (20 digituak) aderazi beharko da.

Gainera, emango den kontua Udaletxeko erregistro informatikoetan ez dagoen kasuanbankuko agiriaren lehen orria ere eskaneatu behar da.  Beraz, ibilgailuren edota pasabidearen jabetasuna eta kontu korrontearena bat etorri behar dira. Horrela ez bada dagokion baimena eman beharko da.

Udaletxeaneta Sopelarinudal bulegoan (Larrabasterra), NAN edo IFK agiriarekin eta ordainketa helbideratu nahi den bankuko txartelarekin, betiere Ibilgailuren edota pasabidearen jabetasuna eta kontu korrontearena bat etorri behar dira. Horrela ez bada dagokion baimena eman beharko da.

Horrela, ordainketa helbideratu duten pertsonei apirilaren 10ean ordainagiriaren kobratzea egingo zaie.

Halaber, ibilgailuen zergaren ordainketa martxoaren 13a baino lehenegiten duten herritarrek %5eko hobaria ere jasoko dute. Edozelan ere, hobari biak ez dira gehigarriak izango. Hori dela eta, egun %5 baino gehiagoko hobaria jasotzen duten ibilgailuek ezin izango dute hobari hau gehitu.

Gainera, azpimarratzeko da ibilgailuen Zerga aurretik ordaintzen edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratzen ez duten auzokideek gutunajasoko dutela euren etxebizitzetan martxoaren 15tik aurrera, eta eskutitzan zehazten den prozeduraren arabera egin beharko dute ordainketa. Ordainketa ondoko banketxeetan egitea erabakitzen dutenek (BBVA, BSCH, Kutxabank, Laboral Kutza, La Caixa), bide batez, momentu horretan hurrengo urteko zerga edota tasa helbideratzeko aukera ere izango dute. Horrela, hurrengo urteetan %5eko hobaria jasoko dute.

Azkenik, ibilgailuen Zerga edota Pasabidearen Tasa ordaindu baino lehen, zergadunek errolda kontsultatu eta euren datuak zuzenak diren aztertzeko aukera izango dute, martxoaren 14ra arte, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan hain zuzen ere.