Sopelako Udala - Sopela Munduan, Mundua Sopelan jaialdia
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela Munduan, Mundua Sopelan jaialdia

Sopela Munduan, Mundua Sopelan jaialdia

Bigarren urtez, “Sopela Munduan, Mundua Sopelan” jaiadia ospatuko da udaletxe plazan, irailaren 13tik 15era. Jaialdi honen helburua munduko txoko ezberdinetako herriak gurean ezagutzera ematea da, gure herria ere atzerrian ezagutzera ematen dugun bitartean. Horrela, munduko kultura ezberdinen arte eszenikoak (kantua, musika, dantza, antzerkia e.a.) ezagutzeko aukera izango dugu, Euskal Herrikoa ere ezagutaraziz. Emanaldi guztiak debalde izango dira.

Ostiralean Asturias izango da protagonista nagusia: Banda de Gaites Ribeseya taldeko gaiteroak kalez kale izango ditugu bazterrak alaitzen 20:30etik aurrera, eta 22:00etan kontzertua eskainiko dute Verdasca taldeko lagunek.

Larunbatean, aldiz, Kukai dantza taldeko “OteHitzari biraka” izen handiko ikuskizuna ikusi ahal izango dugu, Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa, 22:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, Ghana izango da gonbidatua, The Sey Sisters Ghanako taldearen bidez, 21:00etatik aurrera.

IKUSKIZUNEN SINOPSIAK

VERDASCA: 2006. urtean jaio zen talde hau, Llanerako Udal Musika Eskola eta “La Raitana” Gaitero Banda elkartu ostean. Asturiaseko musika tradizionala berregiten du tade honek, euren abesti propioak ere sortzen dituzten arren. Horretarako, formatu akustikoan Asturiaseko musika-tresna tradizionalak eta gitarra akustikoak eta perkusio latinoak elkartzen dituzte. VERDASCA TALDEAREN BIDEO BAT IKUSI

KUKAI DANTZA TALDEA – OTEHITZARI BIRAKA: Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Hain zuzen, hori da ikuskizun honek azaltzen duen Jorge Oteiza. Oteiza beraren hitzak, olerkia, musika eta dantza izango dira kontakizunaren lengoaiak. Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikak atmosfera berezi batean kokatuko ikuskizuna. KUKAI DANTZA TALDEAREN OTEHITZARI BIRAKA IKUSKIZUNAREN BIDEOA
 

THE SEY SISTERS: Ghanako hirukote honek gospela, soula eta musika afrikarra lantzen dute euren ahots zirraragarrien bidez. Kantuak emozioz beterik daude, askotan injustiziak sortutakoak direlako, eta giza eskubide eta etorkizunaren esperantzaren aldeko aldarria egiten dute. The Sey Sisters hiru ahizpa dira: Edna Sey, Kathy Sey eta Yoly Sey, eta pianoagaz Albert Bartomolome. 2006. urtean hasi ziren munduari buelta ematen, eta gospel talderik garrantzitsuenetakoak dira. THE SEY SISTERS TALDEAREN BIDEOA

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Mendi Filmeko film onenez osatutako Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Kurtzio Kultur Etxera iritsiko da larunbat honetan, azaroak 20. Mendiko zinemako, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako film onenek mendiko inspirazio guztia eramango dute zinema-pantaila handira, zinemazaleek eta generoa maite dutenek beren pasioa noiz askatuko zain. Horrela gertatzen ari da pandemiak baldintzatutako...
article thumbnailSopelako Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetarako. Helduentzako irteera 09:00etan izango da, Udaletxeko plazan, Berangoko Ikurriñan lehen kontrola eginez; “hamaiketako” partikularra Beca Grafic-en, bigarren kontrola Sopelmar-en, Udaletxeko plazan bertan amaituz. Ibilbidea 17 kilometrokoa izango da.Txikienek ere, 8 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango...
article thumbnailAdin eta diziplina guztiak barne hartzen dituzten tailer hauek urriaren 4tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira eta aurtengo edizioan, berritasun gisa, zinemaren munduari buruzko tailer interesgarri bat aurkezten dute. Inskripzioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 20tik 26ra egin ahal izango dute eta erroldatu gabeek berriz, irailaren 27tik 29ra. Izena aurrez aurre...
article thumbnailBarrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia