Sopelako taldeek herriko jaietan jo ahal izateko baldintzak
- Azken eguneraketa: 2022eko maiatzaren 03a
- Bisitak: 1772
Herriko jaietan jo nahi duten taldeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.
- Talde bakoitzak bere biografía, taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat (Bandcamp, spotify edo antzeko plataformak) eta kontakturako telefono eta e-mail bat aurkeztu beharko ditu
- Beharrezkoa izango balitz, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.
- Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.
- Taldekideen artean emakumezkoen presentzia kontutan hartuko da.
- 2019ko deialdian parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.
Materiala aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izango da. Aurkezteko moduak:
- E-mailez (eskatutako informazioa guztia atxikitu beharko da): E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .
- Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela) presentzialki aurkeztuta. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago: 94 406 55 05 edo hall- E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.