Sopelako Udala - Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

  • Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da.
  • Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Honako laguntza hauek eman nahi dira Sopelan kultur arloan egingo diren jarduerak finantzatu ahal izateko 2022. urtean, hain zuzen ere jarduerak egiten dituztenen gastuak ordaintzeko, baita bertan garaturiko jardueraegitarauen ondoriozko gastuak ordaintzeko ere.

Ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira laguntzak, hots, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu egitarauaren barruko jarduerei dagozkienak.

Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da.

Baldintzak

Edozein pertsona fisiko edo juridikok parte hartu ahal izango du eta onuradun izan ahal izango da, baldin eta, lehenengo kasuan, udalerrian erroldatuta badago, edo egoitza Sopelan badu, bigarren kasuan, kulturaren arloan jardueraren bat garatu nahi badu eta Sopelako udalerriarentzat interesgarria bada, udalaren irizpidearen arabera, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak gehitzeko, osatzeko edo ordezteko.

Epeak

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea, 1) edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, baita bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

BAO PDF: DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Badator Sopela Kosta Fest surf, musika eta natura jaialdiaren bederatzigarren edizioa 2022ko udari agur esateko, irailaren 23tik 25era.Ildo horretan, musikaren arloan, Mafalda, Kerobia, Akatz, Vulk eta Sua (irailak 23) eta Chica Sobresalto, Nativa, The Lizards, Anita Parker eta J Martina (irailak 24) taldeek osatuko dute kartelean.Surf ikastaroetarako deskontu bonuakSurfaren eta...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta eguna behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 9tik 11ra bitartean. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze...
article thumbnailDeialdia orokor hauen helburua ebatzitako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzea da. Sopelako Udalak laguntza ekonomikoak emateko epea ireki du, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatu dituzten Sopelako kirolari, teknikari eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko.Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta eskaerak...
article thumbnailSopelako Udalak bere udal tailerrak aurkeztu ditu 2022/2023 ekitaldirako. Urtero bezala, tailer hauek diziplina anitzak jorratuko dituzte eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira.Astelehenetan, 19.00etatik 21.00etara, zine usaina izango da berriz ere Kurtzio Kultur Etxean “Ikusi, Ikasi, Aztertu” zinema tailerraren eskutik. Joan den ikasturtean harrera bikaina izan zuen tailer...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia