2022/2023 ikasturterako Musika Eskolako aurrematrikula zabalik
- Azken eguneraketa: 2022eko apirilaren 29a
- Bisitak: 4449
Gaur egun eskolan matrikulatuta dauden ikasleek musika eskolan bertan egin ahal izango dute 2022/2023 ikasturterako aurrematrikula, maiatzaren 2tik 13ra arte.
Ikasle berriek Kurtzio Kultur Etxean eta www sopela.eus webgunean eskatu ahal izango dute aurrematrikula maiatzaren 16tik 27ra.
Behin betiko matrikulak ekainaren 1etik 15era egingo dira Musika Eskolan bertan.