Sopelako Udala - Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan

Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan

  • Barrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere.
  • Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa Ricako eta Argentinako ordezkariak izango dira txapelketan, baita 2019an Perun jokatutako azken munduko txapelketan txapeldun izan zen kayak surfeko euskal selekzioaren bloke osoa ere.


Kayak Surf modalitateko elitea Sopelako Barinatxe hondartzan elkartuko da irailaren 17, 18 eta 19an, Europako Kayak Surf Txapelketaren baitan. Barrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere.

Gaur, 11:30etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egin den aurkezpen ekitaldian, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileei, gaur egungo egoera zailean egindako ahalegin handiagatik: "Kontuan hartuta pandemia egoera bizi dugula, ahalegin hori egiten duten pertsonak eta erakundeak egotea eskertzekoa da". Halaber, "arlo honetan euskal kirolarien maila" goraipatu nahi izan du, izan ere, "azken 6 kayak surf txapelketetatik 5 irabazi dira eta 2019an Perun ospatu zen azken edizioan 12 banakako domina lortu ziren".

Bestalde, Amaia Guenetxea Sopelako Udaleko Alkateordea "harro" agertu da "beste behin ere maila honetako kirol-ekitaldi bat izateaz herrian", eta "antolaketan egindako ahalegin handia" azpimarratu nahi izan du, "Covid-ak eragindako segurtasun-neurriak eta mugikortasun-murrizketak gorabehera, gaur egun modalitate honetako nazioarteko elitea diren 64 kirolariz osatutako kartela biltzea lortu baita".

Gorakada

Kirol honek azken urteotan gorakada handia izan du eta surfaren eta piraguismoaren elementu nagusiak konbinatzen ditu, urak zeharkatzeko modu zeharo ikusgarria sortzeko. Surfaren helburua olatuak nabigatzea da, indarra aprobetxatuz eta maniobrak eginez. Bitartean, piraguismoak bere elementu nagusia hartzen du, ohola, eta pala baten erabilera.

Txapelketa Euskadiko Koparen parte da, euskal zirkuituko sei probetako bat izanik. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa Ricako eta Argentinako ordezkariak izango dira txapelketan, baita 2019an Perun jokatutako azken munduko txapelketan txapeldun izan zen kayak surfeko euskal selekzioaren bloke osoa ere.

Txapelketaren aurkezpenean hizlariek nabarmendu dutenez, Covid-aren ondorioz eratorritako mugikortasun-mugak ez dira oztopo izan proban parte hartuko duten kirolarien kalitatea ziurtatzeko, baieztatuta baitago kategoria gehienetako gaur egungo munduko txapeldunak txapelketan izango direla, hala nola Odei Etxeberria eta Pablo Arrouays Open mailan, EDU Etxeberria Masterrean, Ainhoa Tolosa Emakumeetan, Adrian Oliveras Master Handian edo Iñaki Urbe Junior mailan.


 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailEuskal Jaiaren aurtengo edizioan hiru txosna jartzeko prozeduraren oinarri arautzaileak eskuragarri daude jada. Espazio publiko erabilgarria mugatua denez, Sopelako Udalak gehienez horrelako hiru (3) instalaziotarako lizentzia emango du.Eskaerak jasotzeko azken eguna 2022ko abuztuaren 24a izango da , eta ez da aintzat hartuko data horren ondoren jasotako eskaerarik. Oinarriak HEMEN ikus...
Ludotekan izena emateko epea zabalik
2022eko uztailaren 14a
article thumbnailLudotekan, 2022ko irailetik 2023ko otsailera (irailaren 26tik otsailaren 28ra) doan txandan izena emateko epea zabalik dago.•    Izena emateko datak: uztailaren 1etik irailaren 15era.•    Izena emateko moduak: aurrez aurre Kurtzio Kultur Etxean eta https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/ webgunean.•    3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2022an beteak). Erroldatutakoek izango dute lehentasuna.•   ...
article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia