Sopelako Udala - Beste urte betez Euskal Jaiak Sopela girotuko du asteburuan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Beste urte betez Euskal Jaiak Sopela girotuko du asteburuan

Beste urte betez Euskal Jaiak Sopela girotuko du asteburuan

  • Jarduerak larunbateko 10:00etan hasiko dira, Udaletxeko plazan Nekazal Azoka irekiz. Bertan, 30 stand baino gehiagorekin, euskal produkturik onenak bilduko dira.
  • Bestalde, igandean ohiko Herri Kirolez gozatzeko aukera izango da Udaletxeko plazan.
  • Edukiera mugatua izango da, eta, beraz, ikuskizunetara sartzeko, aldez aurretik gonbidapenak jaso beharko dira Kurtzio Kultur Etxean edo udalaren webgune honetan: https://bit.ly/3h5zkMv.



Aurten ere euskal tradizioa izango dira protagonista nagusi larunbat eta igande honetan, irailak 11 eta 12, Sopelan ospatuko den Euskal Jaian. Udalak prestatutako programak jende guztiarentzat pentsatutako jarduera ugari izango ditu, eta, seguru asko, ez diote inori huts egingo.

Jarduerak larunbateko 10:00etan hasiko dira, Udaletxeko plazan Nekazal Azoka irekiz. Bertan, 30 stand baino gehiagorekin, euskal produkturik onenak bilduko dira. Egun berean, Udaletxeko plazan, Bihotx taldeak "norabide guztiak" ikuskizuna aurkeztuko du 21: 00etatik aurrera.

Bestalde, igandean ohiko Herri Kirolez gozatzeko aukera izango da Udaletxeko plazan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, jarduera berezi hauek gustuko dituztenek "Bizkaiko emakumezkoen Trontza Txapelketaz", Harrijasotze Kinttopeko, txinga eta ingude-jasotze erakustaldietaz gozatzeko aukera izango dute. Eta 18:00etatik aurrera "Tomaxen abenturak: azken balea" familia ikuskizuna.

Edukiera mugatua

Edukiera mugatua izango da, eta, beraz, ikuskizunetara sartzeko, aldez aurretik gonbidapenak jaso beharko dira Kurtzio Kultur Etxean edo udalaren webgune honetan: https://bit.ly/3h5zkMv. Ezinbestekoa izango da antolakuntzak eskatzen dituen osasun- eta segurtasun-neurri guztiak betetzea, hala nola maskara erabiltzea edo hidrogela aplikatzea.



 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetarako. Helduentzako irteera 09:00etan izango da, Udaletxeko plazan, Berangoko Ikurriñan lehen kontrola eginez; “hamaiketako” partikularra Beca Grafic-en, bigarren kontrola Sopelmar-en, Udaletxeko plazan bertan amaituz. Ibilbidea 17 kilometrokoa izango da.Txikienek ere, 8 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango...
article thumbnailAdin eta diziplina guztiak barne hartzen dituzten tailer hauek urriaren 4tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira eta aurtengo edizioan, berritasun gisa, zinemaren munduari buruzko tailer interesgarri bat aurkezten dute. Inskripzioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 20tik 26ra egin ahal izango dute eta erroldatu gabeek berriz, irailaren 27tik 29ra. Izena aurrez aurre...
article thumbnailBarrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa...
article thumbnailArlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da. Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte. Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia