Sopelako Udala - Argazkilaritza eta zinema izango dira Sopelako 2021/2022 udal tailerren protagonista nagusiak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Argazkilaritza eta zinema izango dira Sopelako 2021/2022 udal tailerren protagonista nagusiak

Argazkilaritza eta zinema izango dira Sopelako 2021/2022 udal tailerren protagonista nagusiak

•    Tailerrak urritik maiatzera bitartean burutuko dira eta 70 eta 110 euro arteko kostua izango dute.


Sopelak 2021/2022 epealdirako udal tailerrak aurkeztu ditu. Adin eta diziplina guztiak barne hartzen dituzten tailer hauek urriaren 4tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira eta aurtengo edizioan, berritasun gisa, zinemaren munduari buruzko tailer interesgarri bat aurkezten dute. Horrela, astelehenetan "Zinema: ikusi, ikasi, aztertu" tailerrarekin zine aroma bat izango dute Kurtzi Kultur Etxean, 19:00etatik 21:00etara.

Tailer berri honek zinemaren sorreratik abiatuz, bidaia entretenigarri eta didaktiko bat proposatzen du eta bere ikuspuntu kritikoa eta analitikoa aberastu nahi duten zazpigarren artearen maitaleei zuzenduta dago. Proiektu hau Oier Garamendik zuzenduko du, zineman, antzerkian eta musikan eskarmentu handia duen diziplina anitzeko artistak zuzenduko du.

Tailer anitzak

Astearteetan, 19:30etik 21:00etara, Tango Argentinarraren txanda izango da udal pilotalekuan eta Argazkigintza (hastapena edo aurreratua) Kurtzio Kultur Etxean (18:00-19: 30 eta 19: 30-21:00); asteazkenetan Euskal dantzak (hastapena edo aurreratua) Sopela Institutuan (Iberre) 18:00-19:30 eta 19:30-21:00) eta ostegunetan Posio Etxean (19:30-21:00).

Bestalde, ostiraletan haurrentzako pintura tailerren txanda izango da (17:00-18: 30) eta larunbatetan xakea (hastapena edo aurreratua) 11:30-13:00 ordutegian.

Tailerrek 70 eta 110 euro arteko kostua izango dute eta izena emateko epea irailaren 20tik 26ra luzatuko udalerrian erroldatuta daudenentzat eta hilaren 27tik 29ra udalerrian erroldatuta ez daudenentzat. Izena Kurtzio Kultur Etxean bertan eta sopelaudala.eus webgunean eman ahal izango da. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago HEMEN.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailEuskal Jaiaren aurtengo edizioan hiru txosna jartzeko prozeduraren oinarri arautzaileak eskuragarri daude jada. Espazio publiko erabilgarria mugatua denez, Sopelako Udalak gehienez horrelako hiru (3) instalaziotarako lizentzia emango du.Eskaerak jasotzeko azken eguna 2022ko abuztuaren 24a izango da , eta ez da aintzat hartuko data horren ondoren jasotako eskaerarik. Oinarriak HEMEN ikus...
Ludotekan izena emateko epea zabalik
2022eko uztailaren 14a
article thumbnailLudotekan, 2022ko irailetik 2023ko otsailera (irailaren 26tik otsailaren 28ra) doan txandan izena emateko epea zabalik dago.•    Izena emateko datak: uztailaren 1etik irailaren 15era.•    Izena emateko moduak: aurrez aurre Kurtzio Kultur Etxean eta https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/ webgunean.•    3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2022an beteak). Erroldatutakoek izango dute lehentasuna.•   ...
article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia