Sopelako Udala - Musika eta surfa izango dira aurten ere Sopela Kosta Fest-en protagonista nagusiak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika eta surfa izango dira aurten ere Sopela Kosta Fest-en protagonista nagusiak

Musika eta surfa izango dira aurten ere Sopela Kosta Fest-en protagonista nagusiak

•    Maren eta Moonshine Wagon dira irailaren 17tik 19ra egingo den jaialdi honen musika-erakusgarriak.

•    Irailaren 17an Europako KayakSurf Txapelketa ospatuko da, igandean amaituko dena, eta irailaren 18an Sopelako IV. Argazki Rally-a. Larunbat horretan bertan, Euskal Herriko Surf Txapelketa eta Euskal Herriko beteranoen Surf Txapelketa ospatuko dira.

•    Larunbatean, irailak 18, bisita gidatu berri bat egingo da Burdin Hesira bai eta Meteoritoaren arrastoa ibilbide geoturistiko gidatua ere. Horietaz gain, jasangarritasunean oinarritutako Escape room bat, Tai Txi eta ekialdeko praktiken tailer bat, Street Workout kalistenia saioa edo parkourrean modu seguruan hasteko tailerra ere nabarmentzen dira.

•    Ikuskizunetarako gonbidapenak irailaren 13tik aurrera eska daitezke www.sopela.eus webgunearen bidez eta Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 eta 16:00-20:00; larunbat eta igandean 11:00-14:00 eta 17:00-20:00).


Sopela Kosta Fest jaialdiak edizio berri bat ospatuko du irailaren 17tik 19ra arte. Berriro ere, musika eta surfa izango dira protagonista nagusiak, baina inolaz ere jorratuko diren arlo bakarrak.

Moonshine Wagon taldearen kontzertua irailaren 17an izango da eta Maren emanaldia irailaren 18an. Ekitaldi horietara sartzeko ezinbestekoa izango da gonbidapenak lortzea. Bi zuzenekoak 21:30ean hasiko dira.

Eta surfaren alorrean, Aloka Surf & Sup, Gorka Yarritu Surf Eskola eta Jaiki Surf Eskolak %20ko deskontua eskainiko dute ikastaroetan irailaren 17tik 19ra bitartean. Klaseak ezin badira egun horietan eman, irailaren 25ean eta 26an egingo dira edo eskolen eta erabiltzaileen artean adostutako beste egun batzuetan. Deskontu bonuak www.sopelakostafest.com webgunean eskuratu ahal izango dira irailaren 6tik 14ra. Bonoa lortzeak ez du bermatzen plaza lortuko denik; beraz, eskolekin data eta ordua formalki adostu arte, ez da bonu hori aplikatuko.

Halaber, Peña Txuri Surf Eskolak mugikortasun urriko pertsonei zuzenduriko egokitutako surf ikastaro bat eskainiko du doan irailaren 18an, 12:30etik 14:30era Arriatera hondartzan.

KayakSurf Txapelketa eta haurrentzako jarduerak

Ekimen horiez gain, irailaren 17an Europako KayakSurf Txapelketa ospatuko da, igandean amaituko dena, eta irailaren 18an, Sopelako IV. Argazki Rally-a. Larunbat horretan bertan, Euskal Herriko Surf Txapelketa eta Euskal Herriko beteranoen Surf Txapelketa ospatuko dira.

Larunbatean, irailak 18, bisita gidatu berri bat egingo da Burdin Hesira bai eta Meteoritoaren arrastoa ibilbide geoturistiko gidatua ere -hilaren 19an ere egingo da-. Bisita hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Era berean, larunbatean eta igandean jasangarritasunean oinarritutako talde Escape room bat antolatuko da. Irailaren 19an, igandea, Tai Txi eta Ekialdeko praktikak Itsaso ondoan  tailerra eskainiko da Arriatera hondartzan, bai eta Street Workout bat, kalisteniaren praktika arduratsua eta inklusiboa sustatzeko, eta beste tailer bat parkour-aren munduan modu seguruan hasteko. Halaber, Sopelako I. Argazki Lehiaketako erakusketa eta sari-banaketaren unea ere iritziko da. Horrekin batera, arratsaldean, familian gozatzeko ikuskizun bat antolatuko da Reciklator zirkuaren eskutik.

Gonbidapenak eta izen-emateak

Ikuskizunetarako gonbidapenak irailaren 13tik aurrera eska daitezke www.sopela.eus webgunearen bidez eta Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 eta 16:00-20:00; larunbat eta igandean 11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
Programatutako jardueretarako izen emateak www.sopelakostafest.com  webgunean egin beharko dira, irailaren 6tik 14ra. Webgune horretan, jaialdiko programazio osoa eskuragarri izango da.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailEuskal Jaiaren aurtengo edizioan hiru txosna jartzeko prozeduraren oinarri arautzaileak eskuragarri daude jada. Espazio publiko erabilgarria mugatua denez, Sopelako Udalak gehienez horrelako hiru (3) instalaziotarako lizentzia emango du.Eskaerak jasotzeko azken eguna 2022ko abuztuaren 24a izango da , eta ez da aintzat hartuko data horren ondoren jasotako eskaerarik. Oinarriak HEMEN ikus...
Ludotekan izena emateko epea zabalik
2022eko uztailaren 14a
article thumbnailLudotekan, 2022ko irailetik 2023ko otsailera (irailaren 26tik otsailaren 28ra) doan txandan izena emateko epea zabalik dago.•    Izena emateko datak: uztailaren 1etik irailaren 15era.•    Izena emateko moduak: aurrez aurre Kurtzio Kultur Etxean eta https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/ webgunean.•    3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2022an beteak). Erroldatutakoek izango dute lehentasuna.•   ...
article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia