Sopelako Udala - Gazte Sortzaileen Azoka ospatuko da irailaren 4an Kurtzio Kultur Etxean

Gazte Sortzaileen Azoka ospatuko da irailaren 4an Kurtzio Kultur Etxean

Sopela eta inguruko gazte sortzaileek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute datorren larunbatean, irailaren 4ean, Gazte Sortzaileen Azokaren baitan. Hitzordua Kurtzio Kultur Etxean izango da 16:00etatik 20:00etara.

Bitxigintza, ehungintza, ilustrazioak eta musika izango dira azoka honen protagonista nagusiak. Guztira 8 sortzaileren lanak ikusi ahal izango dira. Jardunaldia borobiltzeko, 20:30etan, ILARGI taldeak kontzertua emango du kultur etxeko aretoan. Kontzertuaz gozatzeko beharrezkoa izango da abuztuaren 30etik aurrera, aldez aurretik gonbidapenak hartzea Kurtzio Kultur Etxean bertan eta www.sopela.org webgunean.