Gazte Sortzaileen Azoka ospatuko da irailaren 4an Kurtzio Kultur Etxean
- Azken eguneraketa: 2021eko abuztuaren 30a
- Bisitak: 7743
Sopela eta inguruko gazte sortzaileek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute datorren larunbatean, irailaren 4ean, Gazte Sortzaileen Azokaren baitan. Hitzordua Kurtzio Kultur Etxean izango da 16:00etatik 20:00etara.
Bitxigintza, ehungintza, ilustrazioak eta musika izango dira azoka honen protagonista nagusiak. Guztira 8 sortzaileren lanak ikusi ahal izango dira. Jardunaldia borobiltzeko, 20:30etan, ILARGI taldeak kontzertua emango du kultur etxeko aretoan. Kontzertuaz gozatzeko beharrezkoa izango da abuztuaren 30etik aurrera, aldez aurretik gonbidapenak hartzea Kurtzio Kultur Etxean bertan eta www.sopela.org webgunean.