Sopelako Udala - Uribe Kosta Fotografía elkarteak eta Sopela Kosta Fest-ek Sopelako I. Argazki Lehiaketa aurkeztu dute

Uribe Kosta Fotografía elkarteak eta Sopela Kosta Fest-ek Sopelako I. Argazki Lehiaketa aurkeztu dute

 

• Lehiaketa irailaren 1etik 10era ospatuko da eta gaia "natura, kirola edo musika" izango da, udalerriarekin zerikusia duten eremuak.


Uribe Kosta Fotografia elkarteak eta Sopela Kosta Fest-ek Sopelako Argazki Lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu dute. Irailaren 1etik 10era ospatuko den lehiaketa berri honetan, izen-ematea doakoa izango da eta gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango dira parte-hartzaile bakoitzeko. Aurkeztutako argazkiak beste lehiaketa batzuetan, webgune edo edozein bitarteko digital edo inprimatutan argitaratu eta saritu gabeak izan beharko dira,

Lehiaketaren gaia "natura, kirola edo musika" izango da, udalerriarekin zerikusia duten eremuak.

Argazkiak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   helbide elektronikora bidali beharko dira parte-hartzailearen izen-abizenak, herria, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren izenburua zehaztuz.

Irudien formatuari dagokionez, hauek JPG formatuan aurkeztu beharko dira, 300dpiko bereizmenarekin eta gutxienez 3400 px-rekin alde nagusian eta horietan ezinbestekoa izango da ezagutzeko moduko adingaberik ez agertzea.

Sariak

Lau sari izango dira guztira lehiaketa honetan. 165 euroko lehen saria, 100 euroko bigarren saria, 75 euroko hirugarren saria. Herriko parte-hartzaile hoberena ere165 eurorekin sarituko da.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN ikus daitezke.

Animatu zaitez eta parte hartu!