Sopelako Udala - Sarbide publikoko ekipo informatiko batzuk aldi baterako zerbitzutik kanpo egongo dira.
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sarbide publikoko ekipo informatiko batzuk aldi baterako zerbitzutik kanpo egongo dira.

Sarbide publikoko ekipo informatiko batzuk aldi baterako zerbitzutik kanpo egongo dira.

 


Sopelako Udalak egun batzuk daramatza sarbide publikoko ekipo informatiko batzuetan arazoak antzematen. Hori dela eta, segurtasun informatikora bideratutako lan batzuekin batera, ekipamendu hoauek zerbitzutik kendu behar dira aldi baterako.

Behin arazoak zuzendu eta hobekuntzak aplikatu ondoren, erabiltzaileen segurtasuna eta azpiegitura bera bermatuz, berriro jarriko dira martxan.

Plataforma horizontalei eragiten dieten aldaketa batzuen eragina kontuan hartuta, produkzio-orduetatik kanpoko lan horietarako tartea baino ez dago; beraz, zerbitzu hori berraktibatzeko epea uda osoan zehar luza daiteke.

Barkamena eskatzen dugu hobekuntza-ekintza horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.


 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Badator Sopela Kosta Fest surf, musika eta natura jaialdiaren bederatzigarren edizioa 2022ko udari agur esateko, irailaren 23tik 25era.Ildo horretan, musikaren arloan, Mafalda, Kerobia, Akatz, Vulk eta Sua (irailak 23) eta Chica Sobresalto, Nativa, The Lizards, Anita Parker eta J Martina (irailak 24) taldeek osatuko dute kartelean.Surf ikastaroetarako deskontu bonuakSurfaren eta...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta eguna behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 9tik 11ra bitartean. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze...
article thumbnailDeialdia orokor hauen helburua ebatzitako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzea da. Sopelako Udalak laguntza ekonomikoak emateko epea ireki du, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatu dituzten Sopelako kirolari, teknikari eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko.Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta eskaerak...
article thumbnailSopelako Udalak bere udal tailerrak aurkeztu ditu 2022/2023 ekitaldirako. Urtero bezala, tailer hauek diziplina anitzak jorratuko dituzte eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira.Astelehenetan, 19.00etatik 21.00etara, zine usaina izango da berriz ere Kurtzio Kultur Etxean “Ikusi, Ikasi, Aztertu” zinema tailerraren eskutik. Joan den ikasturtean harrera bikaina izan zuen tailer...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia