Sopelako Udala - Udalekuak 2021: onartutakoen zerrendak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalekuak 2021: onartutakoen zerrendak

Udalekuak 2021: onartutakoen zerrendak

Behin udalekuetarako izen-emateak bukatuta eta hainbat modalitate eta txandetan eskaerak plaza kopurua baino gehiago izan direla ikusita, ekainaren 9an 12:00etan udalekuetako plazen zozketa egin da Kurtzio Kultur Etxean. Txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartu dira zozketan eta eskatzaile bakoitzari udaleku mota berean gutxienez txanda bat egokitu zaiola bermatu da. Onartutako partaideen zerrendak eta itxaron zerrendak erantsitako artxiboan daude ikusgai. Udaleku irekietako bigarren, hirugarren eta laugarren txandak eta Musikaz blai programetako bigarren txanda ez dira zozkatu behar izan, beraz, txanda horietan izena eman duten ume guztiak onartuta daude.

Plazak ordainketa eginez konfirmatuko dituzte udalekuetako parte-hartzaileek. Kurtzio Kultur Etxean txartelarekin ordainduz gero, epea ekainaren 12tik 20ra izango da. Helbideratutako ordainketak ekainaren 21ean kargatuko dira. Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera e-mail bat bidali beharko da ekainaren 20a baino lehen. Data berdinak dituzten programetan onartuta daude partaideek ere idatziz adierazi beharko dute azkenean zein udalekura joango diren ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera e-mail bat bidaliz ekainaren 20a baino lehen) eta hori ordaindu.

Informazio batzarrak:

Summer camp: ekainaren 21ean 19:00etan

Musikaz Blai: ekainaren 22an 19:00etan

Udaleku irekiak: ekainaren 23an

1.txanda: 17:00etan

2.txanda: 18:00etan

3.txanda: 19:00etan

4.txanda: 20:00etan

Surf udalekuak: ekainaren 24an 19:00etan

Tokia: Kurtzio Kultur Etxean. Edukiera murrizketak direla eta, batzarrera ume edo gazte bakoitzeko guraso edo tutoreetako bat bakarrik etortzea gomendatzen da.

ONARTUTAKOEN ZERRENDA HEMEN.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Badator Sopela Kosta Fest surf, musika eta natura jaialdiaren bederatzigarren edizioa 2022ko udari agur esateko, irailaren 23tik 25era.Ildo horretan, musikaren arloan, Mafalda, Kerobia, Akatz, Vulk eta Sua (irailak 23) eta Chica Sobresalto, Nativa, The Lizards, Anita Parker eta J Martina (irailak 24) taldeek osatuko dute kartelean.Surf ikastaroetarako deskontu bonuakSurfaren eta...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta eguna behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 9tik 11ra bitartean. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze...
article thumbnailDeialdia orokor hauen helburua ebatzitako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzea da. Sopelako Udalak laguntza ekonomikoak emateko epea ireki du, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatu dituzten Sopelako kirolari, teknikari eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko.Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta eskaerak...
article thumbnailSopelako Udalak bere udal tailerrak aurkeztu ditu 2022/2023 ekitaldirako. Urtero bezala, tailer hauek diziplina anitzak jorratuko dituzte eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira.Astelehenetan, 19.00etatik 21.00etara, zine usaina izango da berriz ere Kurtzio Kultur Etxean “Ikusi, Ikasi, Aztertu” zinema tailerraren eskutik. Joan den ikasturtean harrera bikaina izan zuen tailer...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia