Sopelako Udala - Martxan Aste Santuko udalekuak

Martxan Aste Santuko udalekuak

Oporretan zehar ume sopeloztarren aisialdia sustatzeko xedez, Sopelako Udalak, beste urte batez jolas, tailer, irteera, aisialdiko jarduerez osaturiko  Aste Santuko udalekuak antolatu ditu.

ZERTAN DATZA: Jolasak, tailerrak, irteerak, aisialdiko jarduerak

NORI ZUZENDUA: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 3 eta 12 urte bitarteko umeak

TXANDAK ETA PLAZA KOPURUA

ORDUTEGIA: 09:30-14:30

TOKIA: Urko kiroldegia

PREZIOA (ume eta txandako): 1.go txanda (3 egun ) 36,00 €,  2.txanda (4 egun) 48,00 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 20€

IZEN-EMATEAK: Martxoaren 22tik 25era Kurtzio Kultur Etxean (plazak bete arte) eta www.sopela.eus