Sopelako Udala - Aste Santuan, egitarau berezia Sopelako Ludotekan

Aste Santuan, egitarau berezia Sopelako Ludotekan

Aste Santuko oporrak direla eta, Sopelako Ludotekak ekintza bereziak antolatu ditu, martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 10era.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, tailerrak (tximeletak makarroiekin, horma-irudiak eta barraskiloak egitekoak eta harriak margotzekoak) eta Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Bizkaia Park (Gueñes), Hontza Museoa (Mañaria) eta El Pobaleko Burdinola (Muskiz) ezagutzeko txangoak. Tailerrak Ludotekan egingo dira 9:00etatik 14:00etara eta txangoak 9:00etatik 16:00etara.

Apirilaren 1, 2, 3, eta 5ean instalazioak itxita egongo dira.

Aste Santuko ekintzen egitaraua: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

Informazio gehiagorako: 94 656 94 82 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.