Sopelako Udala - Irekita Ihauterietako ekintza berezietan izena emateko epea

Irekita Ihauterietako ekintza berezietan izena emateko epea

Gazte sopeloztarrei Ihauterietan gozatzeko aukera eskaintzeko xedez, Sopelako Udalak otsailak 13 eta 17 artean Udaletxeko Plazan gauzatuko diren Ihauterietako ekintza bereziak antolatu ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste: eskulan eta zientzia tailerrak, malabarismo ikusizuna Nai malabaristaren eskutik eta Urpekakariak Bertso Antzerkia.

Ekintzetan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean. Aipatzekoa da ere, momentu oro mantenduko direla Covid-19aren prebentziorako segurtasun neurriak.