Sopelako Udalak parte-hartze prozesu bat hasi du kultur ekipamendu berriak zehazteko

 

Gaztegunea, Txikigunea, Ludoteka, Kurtzio, Kzgunea, frontoia, parkeak, liburutegia, entsegu-lokalak, kaleko ikuskizunak eta abar luze bat. Sopelak kultura-ekipamendu ugari ditu, halere, azken urteotan, Udalak herritarrek gero eta kultur ekipamendu eta zerbitzu gehiago eskat­zen dutela ikusi du. Gauzak horrela eta horien kalitatea bultzatu eta indartzeko, parte-hartze prozesu bat abiarazi du. Dauden espazioak egokitu eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraiki nahi dira.

Herritarren partaidetzatik abiatuta proposamen adostua lortu nahi dugu. Une honetan, kultura-eredu berria eta ekipamen­duak diseinatzen ari gara eta horretarako sopeloztarren ekarpenak jaso nahi ditugu, guztion be­har eta nahietara ondoen egokitzen diren espazio eta zerbitzuak sortzeko” baieztatu du Josu Landaluze alkateak.

Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen honako bideen bitartez:

Aurrez aurreko parte-hartzea

 On line

Parte-hartze prozesu honen barruan, irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan proiektuaren xehe­tasun gehiago ezagutaraziko dira eta Sopelaren premiak eta etorkizun kulturala sakonago landu ahal izango da. Anto­laketa arrazoiengatik, aldez aurretik eman beharko da izena. Sopelako Udalak sopeloztarron iritzia ezagutu nahi du hain garrantzitsua den premiari erantzun ahal izateko. Hori dela eta, herritar guztiak animatzen ditu prozesu horretan parte hartzera eta beren iritziak eta ekarpenak helaraztera.

SOPELAB

Aipatzekoa da ere laster, Udalak kultur ekipamendu berriak hartuko dituen eraikin berria egingo duela. SOPELAB izena izango du eta kultura-berrikuntzarako gunea izan nahi du, egungo eskaintzari gehitu beharrekoa.