2.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte “Sopela Uda Kalean” ekimeneko jardueretan, eskerrik asko!

Abuztuaren 16an amaitu zen ekainaren 27an hasitako "Sopela Uda kalean" kultur jardueren zikloa. Aurkeztu zitzaigun erronka zaila zen; ez genuen soilik publiko guztientzako kalitatezko ikuskizunak eskaini nahi, baizik eta espazio seguru baten berme guztiez ere hornitu nahi genituen. Azken helburu hori lortzeko, beharrezkoa zen bertaratutako guztien laguntza; horregatik, Sopelako Udaleko Kultura Saila osatzen dugun taldeak eskerrak eman nahi dizkiegu kultur jarduera horietan parte hartu duten 2.000 lagunei. Badakigu ez dela erraza izan ezarritako neurrietara egokitzea, baina publikoaren erantzuna hunkigarria izan da guretzat.

Eskerrik asko Sopela gure lana baloratu eta errespetatzeagatik; osasun-krisiaren ondorioz hain kaltetua izan den sektore hau sustatzen jarraitzera animatu gaituzue; horregatik, gure herriarentzat proposamen berriak bilatzen eta ekartzen jarraitzen dugu. Hori bai, aretoko programazioarekin hasiko gara, eta aurten, hain berezia den urte honetan, irailaren 25ean, "El mono habitado" konpainiaren eskutik, AVE OSOS! Umorezko ikuskizun dibertigarriarekin oihala altxatuko dugu. 

Berriro ere, animatzen zaituztegu gurekin kultura-esperientziak partekatzera, eta, nola ez, gogorarazten dizuegu KURTZIO LAGUNA bazkide-programak zuen eskura jarraitzen duela, eta plazer handia izango da gure aretoa xumearen lagun gehiago izatea. Zuen zain gaude!