EUSKAL JAIA 2020: zabalik abuztuaren 26ra arte Sopelako Nekazal Azokan izena emateko epea

Honen bidez jakinarazten dugu aurten eta bizi izan ditugun zirkunstantziak direla eta, Sopelako Euskal Jaiaren ohiko azokak aldaketa batzuk izango dituela; besteak beste, postu kopurua, espazioa, azokara sartzeko modua eta ordutegia. IRAILAREN 12an egingo dugun aurtengo azokan parte hartu nahi izanez gero, estekan agertzen den dokumentua bete beharko da  eta abuztuaren 26a baino lehen bidali  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Era berean, posta elektronikoan, 10: 00etatik 15:00etara edo 10:00etatik 18:00etarako ordutegia nahiago den adierazi beharko da. 

Sopelako Udaleko kultura-arloko taldeak ez du erantzukizunik izango kontratatutako ekitaldiak ezin badira gauzatu Covid-19k sortutako pandemiarekin eta hura prebenitzeko onar daitezkeen osasun-murrizketekin zerikusia duten arrazoiengatik.

DESKARGARTU HURRENGO ESTEKAN SOPELAKO NEKAZARITZA AZOKAN IZENA EMATEKO ESKAERA ORRIA: 

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio