Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalak ume eta gazteentzako “aisialdia etxean” egitasmoa antolatu du uda honetarako

Sopelako udalak ume eta gazteentzako “aisialdia etxean” egitasmoa antolatu du uda honetarako

 

  • Eskaintza 4 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendua dago.  Ekainaren 15etik irailaren 5era bitartean, astelehenetik larunbatera, 50 minutuko tailer bat eskainiko da adin-tarte desberdinentzako, bakoitzak bere ordutegia izango duelarik.

Sopelako Udalak udalerriko haur, nerabe eta gazteentzako aisialdi eskaintza alternatiboa antolatu du uda garairako, etxetik internet bidez parte hartu eta gozatzeko helburuarekin.

“Aisialdia Etxean” du izena programak. Adinaren arabera hainbat ekintza jorratuko dituzten tailer  desberdinak eskainiko dira. Ekimena 4 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Tailerrak on line eskainiko dira Jitsi Meet bideo-deietarako aplikazioaren bidez. Saioak euskaraz izango dira.

Adin-tarte bakoitzak bere esteka izango du tailer saioetara sartzeko:

·         4-6 urte: https://meet.jit.si/Sopelaonline4-6urte

·         7-9 urte: https://meet.jit.si/Sopelaonline7-9urte

·         10-12 urte: https://meet.jit.si/Sopelaonline10-12urte

·         13 urtetik aurrera: https://meet.jit.si/sopelagazteonline

Ekainaren 15etik irailaren 5era bitartean, astelehenetik larunbatera, 50 minutuko tailer bat eskainiko da adin-tarte bakoitzerako, bakoitzak bere ordutegia izango duelarik.

Ekainaren 15etik 30era honako hauek izango dira ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera:

·         4-6 urte: 16.00-16.50

·         7-9 urte: 17.00-17.50

·         10-12 urte: 18.00-18.50

·         13 urtetik aurrera: 19.00-20.00

Larunbatetan:

·         4-6 urte: 10.00-10.50

·         7-9 urte: 11.00-11.50

·         10-12 urte: 12.00-12.50

·         13 urtetik aurrera: 13.00-14.00

Uztaila, abuztua eta irailean (hilak 5era arte), aldiz ordutegiak beste hauek izango dira:

Astelehenetik larunbatera:

·         4-6 urte: 10.00-10.50

·         7-9 urte: 11.00-11.50

·         10-12 urte: 12.00-12.50

·         13 urtetik aurrera: 13.00-14.00

Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
article thumbnail  Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz. Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran. Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan...
article thumbnail"Sopela Kultura Bizi" izenburupean, irailaren 3tik 27ra bitartean hainbat kultur diziplina biltzen dituen programazioa antolatu du Udalak, hala nola musika, antzerkia edo zinema. Honen bidez, kultur sektoreari ere lagundu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita.  Salerosleen azoka, Euskal Jaia, Sopela Kosta Fest, Pirritx eta Porrotx edo Kurtzio Kultur...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia