Kurtzio Kultur Etxea: martxoko ikuskizunen atzerapena
- Bisitak: 4661
Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko asmoz. Azken hiruhilekora atzeratutako ikuskizun horietarako data berriak honako hauek dira:
- LA ISLA (Histrión Teatro) 2020/03/13rako programatua, 2020/10/10era atzeratu da.
- RAMPER: VIDA Y MUERTE DE UN PAYASO (Cancamisa Teatro), 2020/03/27rako programatua, 2020/12/12ra atzeratu da.
- HEZURBELTZAK (Jon Maia) 2020/03/28rako programatua, 2020/11/28rako atzeratu da.
Kurtzio Laguna txartelaren titularrak ez diren eta ikuskizun hauetarako sarrerak erosi zituzten ikusle guztiek sarrera aldatzeko eskatu ahal izango dute aurreikusitako data berrietarako, prezio bereko 2020ko ikuskizun baterako sarreraren truke edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute.
Aukeratzen den aukera edozein dela ere, 2020ko irailaren 25a baino lehen egin beharko dute eskaera bide hauen bidez:
- Idatziz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoen bidez.
- Telefonoz: 944 065 505 edo 667 942 248 zenbakietara deituz
- Presentzialki: Kurtzio Kultur Etxean (zabaltzen denean)
Kurtzio Kultur Etxea osatzen dugun talde osoak eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan zehar izan duzuen leialtasunagatik, eta oihala igo eta gure leihoak eta balkoiak besaulkiekin eta eszenatokiekin aldatzeko aukera dugunean, berriz ikustea espero dugu. Eskerrik asko bihotzez, eta gogoratu #antzokietanelkarikusikodugu