Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika talde lokalek zabalik dute Sopelako jaietan izena emateko epea

Musika talde lokalek zabalik dute Sopelako jaietan izena emateko epea

Sopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira.

Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira:

1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.
2.- Talde bakoitzak bere biografía, taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat eta kontakturako telefono edo e-mail bat aurkeztu beharko ditu.
3.- Beharrezkoa izango balitz, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.
4.- Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.
5.- Taldekideen artean emakumezkoen presentzia kontutan hartuko da.
6.- Aurreko urte bietan (2018-2019) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Izena ematea gauzatzeko, proposamenak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Materiala aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da

Informazio gehiago: 94 406 55 05 telefonoan / email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 



 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailAntolatzaileari, (Sopelako Udala) ez dagozkion eta halabeharrezkoak diren arrazoiak direla medio, bertan behera geratzen da gaur arratsaldeko 18:00tarako Urko Kiroldegian programaturik zegoen TWIN MELODY taldearen ikuskizuna.  Sarreren kopuruaren bueltatzea:Sarreren kopuruaren itzulera eskatu nahi izanez gero, telefonoz 94.406.55.05, e-mailez \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira. Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira: 1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia