Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak IHAUTERIAK 2020: Animatu eta parte hartu desfile-lehiaketan!

IHAUTERIAK 2020: Animatu eta parte hartu desfile-lehiaketan!

Kultura sailetik, gure udalerrirako ihauteri berritzaileak eta parte hartzaileak sustatzen ari gara, dibertimenduz eta kolorez beteak. Horretarako, 15 jarduera baino gehiago izango ditugu, 6 egunetan banatuta, otsailaren 21etik 26ra, Sopelako biztanle guztiek eta bisitatzen gaituzten kanpotar guztiek beren lekua izan dezaten programazioan. Adin eta gustu guztietarako jarduerak eta ikuskizunak izango dira, eta udalerri osoari kultur zerbitzu hobea emateko asmoz, Larrabasterra eta Sopelako erdialdeko gunearen artean banatuta egongo dira jarduerak.

Udaletik, besteak beste, otsailaren 23ko desfile-lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, guztion laguntzarekin, ihauteri dibertigarria eta kolore handikoa lortu nahi dugu, Sopelako jendearentzat egina. Eta bakarrik edo zuen familia, lagun, kuadrilla eta abarrekin desfilatzeko aukera izateaz gain, sari bat jasotzeko aukera izango duzue mozorroren originaltasuna eta lana aitortzeko, eta desfilean emandako animazio edo eszenografia.

Oinarriak eta izen-emate fitxa deskargatzeko egin klik hemen: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio


EGITARAUA

OTSAILAK 21

18:00-20:00 Trebetasun jokoak Udaletxeko plazan (5-12 urte)

20:30-21:30 “Euskal Diskofesta” Udaletxeko plazan   

 

OTSAILAK 22

11:00-14:00 Puzgarriak Urgitxieta plazan (2-12 urte)

14:00 Kuadrilen bazkaria Udaletxeko plazako karpan

17:30 Kuadrilen mozorro desfilea Udaletxeko plazako karpan

19:30 Poteo musikatua herrian zehar

22:00 Down the ladder eta Hesian

 

OTSAILAK 23

11:00-14:00 Eskulanak: mozorroak eba gomarekin egindako kapera-maskarak, umeentzako makilajea eta txapak Urgitxieta plazan (2-12 urte)

17:30 Ihauteri desfilea Kepa Deuna elizatik Udaletxeko plazara

**Parte hartzeko Kurtzio Kultur Etxean apuntatu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emailera korreoa bidali otsailaren 17tik 21era. Desfilerako oinarriak Sopelako webgunean eta Kurtzio Kultur Etxean

18:00 Desfilean parte hartu dutenen sari banaketa Udaletxeko plazan

18:30-21:00 Diskofesta


OTSAILAK 24

11:00-14:00 Sukaldaritza eskulan ekologikoak eta osasungarriak: hazitegia, galletak eta gominolak Urgitxieta plazan (5-12 urte)

18:00-20:00 Zirko tailerra Udaletxeko plazan (4-12 urte)

 

OTSAILAK 25

11:00-14:00 Puzgarriak eta ohe elastikoak Urgitxieta plazan (2-12 urte)

18:00 Twin Melody kontzertua Urko polikiroldegian (Sarrerak 5€-etan salgai erroldatuentzat otsailaren 3tik aurrera eta ez-erroldatuentzat otsailaren 10tik aurrera)

 

OTSAILAK 26

11:00-14:00 “Hiri kirolak” Urgitxieta plazan (2-12 urte)

17:30-19:30 “Parranda-Tutiplen” ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik Udaletxeko plazan 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailArgitaratu da 2020ko martxoko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailAntolatzaileari, (Sopelako Udala) ez dagozkion eta halabeharrezkoak diren arrazoiak direla medio, bertan behera geratzen da gaur arratsaldeko 18:00tarako Urko Kiroldegian programaturik zegoen TWIN MELODY taldearen ikuskizuna.  Sarreren kopuruaren bueltatzea:Sarreren kopuruaren itzulera eskatu nahi izanez gero, telefonoz 94.406.55.05, e-mailez \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia