Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!

Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!

Aurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu:

Goizeko deialdiak:

Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Eguerdiko 13:30etan: Udaletxeko plazan. 

Arratsaldeko deialdiak:

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, txokolatada bat antolatuko da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. 

Deialdi guztietan parte hartzeko aukera dago, eta hortaz gain talde bakoitzak herrian zehar nahi duen tokietan abesteko aukera izango du.

Izena emateko, baldintza hauek betetzea eskatzen da: 

  • Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez.
  • Taldeak Sopelakoak izango dira.
  • Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du. Taldea adinez txikikoek osatzen badute, arduraduna adinez nagusia izan beharko da.
  • Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute. 
  • Izena ematea otsailaren 2ra arte, Kurtzio Kultur Etxean edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta eta 944065505 telefonoaren bidez.
  • Aurkeztu beharreko datuak: taldeko arduraduna izango den kidearen izen-abizenak, telefonoa eta NANaren fotokopia. Taldearen izena.
 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailArgitaratu da 2020ko martxoko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailAntolatzaileari, (Sopelako Udala) ez dagozkion eta halabeharrezkoak diren arrazoiak direla medio, bertan behera geratzen da gaur arratsaldeko 18:00tarako Urko Kiroldegian programaturik zegoen TWIN MELODY taldearen ikuskizuna.  Sarreren kopuruaren bueltatzea:Sarreren kopuruaren itzulera eskatu nahi izanez gero, telefonoz 94.406.55.05, e-mailez \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia