Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua prestatu du Sopelako Udalak

Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua prestatu du Sopelako Udalak

Sopelako Udalak adin tarte eta gustu guztietako herritarrei zuzendutako egitarau oparoa antolatu du aurten ere, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. 40 jarduera baino gehiagoko ekintza sorta herritarrek familia eta lagunekin disfrutatu eta hurrengo urteari aurre egiteko indarrak hartzeko.  

Egitaraua abenduaren 13tik martxan dago jada. Eskainiko diren ekintzen artean aipatzekoak dira abenduaren 20an entzun ahal izango ditugun Gabon Kantak Sopelako Lagun Artea eta Schola Cantorum San Pedro Abesbatzekin. 24an Olentzero etorriko da herrira arratsaldeko 17:00etan. Iberrota parketik abiatuko da Udaletxeko plazara eta ondoren umeek Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute. 28an Fito y Los Fitipaldis taldearen musika doan entzuteko aukera izango dugu Wilson & Wilsonetis tributu taldearen eskutik gaueko 21:30etan Urgitxieta plazan (Larrabasterran). 29an aldiz, toki berean baina ordu bat lehenago “Monologoz 10” ikuskizuna eskainiko digute Miguel Lago eta Agustin Jimenez bakarrizketariek. Eta urtea bukatzeko ohikoa denez San Silvestre lasterketa izango dugu arratsaldeko 17:00etan Urgitxieta plazan. Parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 2tik 25era www.triatlonsopelana.org webgunean eta dortsalak abenduaren 26 eta 27an batu beharko dira. Prezioa 2 €koa izango da eta batutako dirua ongintzazko ekintza bat laguntzeko bideratuko da. Urte berrian urtarrilak 5ean Errege Magoen kabalgatan parte hartu izango dugu. Larrabasterrako Iberrota parketik irtengo dira arratsaldeko 18:00etan eta bukatzean harrera egingo zaie Udaletxeko plazan.

Aurten ere TxuTxu Trena izango da abenduak 23 eta urtarrilak 4 bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da martxan ibiliko. Abenduaren 24an eta 31an goizez baino ez da ibiliko eta irteera Udaletxeko plazan izango du. Eta nola ez, Gabonetako Umeentzako Parkea Urko kiroldegian abenduaren 27tik 29ra, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Hauen eta gainerako ekintzei buruzko informazio guztia Gabonetako Agendan kontsulta dezakezue, hurrengo esteka honetan klik eginez: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeheko estekan klik eginez, Olentzero eta Mari Domingoiren Gau magikoak utzitako argazkiak deskargatu ahal izango dituzue. Klik hemen: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailArgitaratu da 2020ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailSopelako Udalak antolatu duen gabonetako agendaren barruan, igande honetan, abenduak 29, Estatu mailako bakarrizketalaririk entzutetsuenetariko bik, Agustin Jimenez eta Miguel Lagok, ikuskizun interesgarri bat eskainiko dute Sopelako Urgitxieta plazan kokatutako karpan. “Monologos 10” du izena ikuskizunak eta arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera. Ikusle bezala bertaratzeko asmoa duten...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia