Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aste honetan Musikaldiaren edizio berria Sopelan

Aste honetan Musikaldiaren edizio berria Sopelan

Sopelako Udalak jardun musikalak sustatzen jarraitzen du eta beste urte batez, Musikaldia, udazkeneko musika-zikloaren edizio berri bat antolatu du. Aurten, guztira lau ikuskizun eskainiko dira abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean Kurtzio Kultur Etxean.

Ostegunean, abenduak 12, Bilbon 2012. urtean otxoteen genero musikalari jarraitasuna emateko sortutako “Lur maitea” zortzikoteak jardungo du 19:30ean. Bere partaideek esperientzia zabala daukate koru munduan, eta beren errepertorioa euskal kantez eta beste kultura edo motako abestiez osatuta dago. Hurrengo egunean, abenduak 13, ostirala, 19:30ean “Lagun Artea” abesbatzak antolatutako topaketa ospatuko da. Bertan gonbidatutako zenbait abesbatzek ere hartuko dute parte. Eta larunbatean, 20:00ak aldera, “Soul teller” jarduna gauzatuko da Miguel Ángel Julián kantari eta konpositorearen eskutik. Mundu erdiko agertokietan, 25 urte baino gehiagoren ondoren eta 200 titulu baino gehiagorekin egun,Miguel Ángelek bere ahalegin guztiak biltzen ditu aldi berri honetan konpositore gisa, bai estatu mailan eta bai nazioarteko artista ospetsuekin. Bukatzeko, Musikaldiaren amaiera gisa, José Luis Nietok bi ekitaldiko antzerki-kontzertua eskainiko du 19:00etan. Publiko guztientzako ikuskizun honetan molde konbentzionalak apurtu eta musika klasikoarekin zerikusirik gabeko ikuslearen arreta bereganatuko du artistak.

Sarrerak Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean edota Sopelarinen eskuratu ahal izango dira. Prezioari dagokionez, larunbateko emanaldia izan ezik (6 €), beste guztiek 3 euroko prezioa izango dute.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailLudoteka zerbitzuaz gozatu nahi dutenentzako aurreinskripzio epea zabaldu da gaur, uztailak 6 eta abuztuaren 31ra arte eman ahalko da izena (biak barne).  Interesa dutenek Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko dira, hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Izena on line ere eman ahal izango da, egoitza elektronikoaren bitartez: ...
article thumbnailSopelako Udalak antolatutako “Sopela Uda Kalean” aisialdi-programaren barruan, bi joko horietan parte hartu nahi duten 13 urtetik gorako erabiltzaileek mezu elektroniko bat bidali beharko dute \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Uda atipiko honetarako,...
article thumbnail  “Sopela Uda Kalean” izena eman zaio programazioari, eta ekainaren 27tik abuztuaren 16ra egingo diren aire zabaleko hainbat jardueraz dago osatua: kontzertuak, antzerkia, zinema, magia, dantza, bakarrizketak, kalejirak eta haurrentzako hainbat ikuskizun eskainiko dira, guztiak osasun eta segurtasun neurrietara egokituak. Hitzorduetakoren batera joateko interesa duten sopeloztarrek gonbidapenak ohiko...
article thumbnailUdalak 36.200 euroko partida erabiliko du laguntza hauek abian jartzeko. Diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea ekainaren 23an (asteartea) irekiko da eta uztailaren 7an bukatuko da.   Diru-laguntza berri horren bidez, Sopelako Udalaren helburua da Sopelako udalerrian kultur arloan egiten diren jarduerak finantzatzea 2020. urtean. Jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia