Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak “Olentzero eta Mari Domingi 2019” marrazki lehiaketa abiarazi du

Sopelak “Olentzero eta Mari Domingi 2019” marrazki lehiaketa abiarazi du

Beste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 1a, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gai nagusia "Olentzero eta Mari Domingi Sopelan" izango da. Irudiak originalak izan behar dira (ez da kopiarik onartuko), edozein teknika erabili daiteke eta gutxienez DIN A4-ko tamaina izan beharko dute. Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutun-azal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).

Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da. Guztira, 3 sari banatuko dira eta jada, ohikoa den bezala, banaketa abenduaren 24an izango da herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean.

Informazio gehiago: Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, 48.600) / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira. Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira: 1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko...
article thumbnailHerritarren eskaerei erantzunez, Sopelako Udaleko Kultura sailak, Kurtzio Kultur Etxeko gela bat ikasketa espazio moduan zabaltzea erabaki du, otsailaren 15etik ekainaren 28ra bitarteko asteburuetan.  Ikasleei edota oposaketak prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako zerbitzua izango da, lasaitasunez ikasteko espazio egokiak izan ditzaten larunbat eta igandeetan.  Ikasketetarako egokitutako espazio...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia