Irailaren 6tik 8ra Sopelak Euskal Jaia ospatuko du
- Bisitak: 8512
Beste urte batez, iraileko bigarren asteburuan Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta jaiak behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 6, 7 eta 8rako.
Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du, izan ere, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu: euskal produktuak, gastronomia, dantzak, musika, kirolak…
EGITARAUA:
Irailak 6, ostirala
- 18:00-19:00: Umeentzako Herri Kirol partehartzaileak
- 19:00-20:00: Bermeoko Lasuen Herri Kirol Taldearen eskutik, herri kirol diziplina desberdinen erakustaldia
Irailak 7, larunbata
- 10:00-15:00 Nekazal azoka
- 11:00-12:00 Txalaparta tailerra Txalabiraren eskutik
- 11:30-14:00 Sopelako panderojoleak eta Zanpantzarrak herriko kaleetan zehar
- 14:00 Gazta, barazki, lore eta fruta txapelketaren sari banaketa
- 18:30 “Yijaaa!!!” kaleko antzerki ikuskizuna publiko orokorrarentzat Goitibera konpainiaren eskutik
- 20:00 Pala partida profesionala udal frontoian
- 20:00 ”Lurrak” musika, antzerki eta zirko ikuskizuna publiko orokorrarentzat
Irailak 8, igandea
Goizean zehar txistulari eta Sopela Kantariren kalejira herriko kaleetan zehar
- 10:00-11:00 Sukalki txapelketako izen-ematea Udaletxean
- 12:00 Euskal Dantzen erakustaldia Sopelako Meñakoz eta Eguzkilore Dantza taldearen eskutik Udaletxean
- 13:00-13:30 Sukalki txapelketaren kazolen aurkezpena
- 14:00 Sukalki txapelketaren sari-banaketa
- 18:00 “Flou Papagayo” publiko orokorrarentzako ikuskizuna Mumusic Circus konpainiaren eskutik