Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita Sopelako udal ikastaroetan izena emateko epea

Irekita Sopelako udal ikastaroetan izena emateko epea

Beste urte batez, ikasturte berriari begira Sopelako Udalak ume zein helduentzako zazpi udal ikastaro jarri ditu martxan urrian eta ekainean zehar. Horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

TANGOA
Astearteak: 19:30 - 21:00 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

HELDUENTZAKO OINARRIZKO EUSKAL DANTZAK
Asteazkenak: 18:00 - 19:30 (urriak 3 - ekainak 12)
Prezioa: 70 €

HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZAK AURRERATUA
Asteazkenak: 19:30-21:00 (urriak 3 - ekainak 12)
Prezioa: 70 €

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA
Astearteak: 18:00-19:30 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

ARGAZKIGINTZA AURRERATUA
Astearteak: 19:30-21:00 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

ARGAZKIEN EDIZIO DIGITALA (Photoshop)
Ostegunak: 19:00-20:30 (urriak 4 – maiatzak 30)
Prezioa: 110 €

UMEENTZAKO PINTURA ETA ESKULTURA
Ostiralak: 17:00-18:30 (urriak 5 - ekainak 21)
Prezioa: 95 €

 
Parte hartu nahi dutenek irailak 5 eta 22 artean eman beharko dute izena Sopelako Udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Kurtzio Kultur Etxean edota www.sopela.eus web orrialdean.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urrian zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud   LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656 94...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan irailean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud Kontaktua: 94 656 94 82...
article thumbnailIrailaren 25ean, asteazkena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en  “Musua” ikuskizuna ospatuko da Udaletxeko plazan. Bi saio eskainiko dira, 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxean eta www.sopela.eus web gunean egongo dira salgai (helduak: 8 €, umeak: 5 €). Erroldatuek irailaren 16tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak eta ez erroldatuek, aldiz,...
article thumbnail  Beste urte batez, iraileko bigarren asteburuan Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta jaiak behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 6, 7 eta 8rako. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia