Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak ekainaren 27tik 30era ospatuko ditu San Pedro jaiak

Sopelak ekainaren 27tik 30era ospatuko ditu San Pedro jaiak

San Pedro jaiak heltzear dira, ekainak 27tik 30era ospatuko ditugu aurten. Sopelako Udalak eta Jai Batzorde herrikoiak prestatutako egitarauan, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Umeentzako gunea Zipiriñeko patioan kokatuko da eta gazteentzako gunea Balearen Parkean.

Antzerkia ere, ikusi ahal izango dugu Sopelako kaleetan ohikoak diren beste hainbat ekintzekin batera, hala nola, kuadrillen arteko jolasak edo pilota partidua.

Musikak ere bere lekua izango du, gustu eta adin guztietarako kontzertuak ospatuko dira  txosnagunean, Jauregizarren eta Udaletxe Plazan.

Aurten berriztapen bezala, “Sopelako I Argazki rallye” –a antolatu da; ekainak 29an izango du leku. Parte hartu nahi dutenek Udaletxeko Hall-ean 09:00etatik 10:00etara izen-ematea egin dezakete. Sopelako jaiak lelopean egingo da txapelketa eta saridunen argazkiekin erakusketa bat egingo da Kurtzio Kultur Etxean. Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Guztira 70 jarduera baino gehiago 4 egunetan zehar, sopelaztarrak ez ezik beste herri askotako bisitarien gozamenerako.

Urtero bezala, San Pedron jai partehartzaileak, euskaldunak, parekideak eta herrikoiak ospatuko ditugu.

SOPELAKO JAIAK EGITARAUA: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!
2020eko urtarrilaren 21a
article thumbnailAurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdiak: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren,...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeheko estekan klik eginez, Olentzero eta Mari Domingoiren Gau magikoak utzitako argazkiak deskargatu ahal izango dituzue. Klik hemen: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailArgitaratu da 2020ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia