Jaietarako kanpoko barrak eta txosnak ipintzeko eskaera egiteko epea: maiatzak 6-ekainak 14
- Bisitak: 2662
Sopelako Jaietan txosnak eta kanpo-barrak jartzeko eskaera epea maiatzaren 6an zabalduko da. Interesatuek ekainaren 14ra arte izango dute beraien eskaera egiteko aukera.
Horretarako, interesatuek Sopelako Udaletxean edo Sopelarin bulegoan eskuratu ahal izango dituzte osatu beharreko eskaera orriak. Era berean, honako dokumentazioa erantsi beharko da:
Kanpoko barrak jartzeko eskaeran atxikitu beharko da:
- Eskaera dokumentua
- Eskatzailearen NAN fotokopia
- Abonu-Agiria. 1500€ 2095 0307 16 2000068593
- Planoa
Txosna jartzeko eskaeran atxikitu beharko da:
- Eskaera dokumentua
- Eskatzailearen NAN fotokopia
- Asegurua (poliza+ordainagiria)