Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 19ra arte

Sopelako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 19ra arte

  • Udaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai) eman beharko dute izena.
  • Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da www.sopela.eus webgunean.

Beste behin, udan zehar umeen aisialdia bermatzeko helburuarekin Sopelako Udalak Udaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoak jarri ditu martxan.

Udaleku irekietan jolasak tailerrak eta aisialdiko jarduerak egingo dira, Musikaz Blai ekimenean aldiz, kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak garatuko dira. Bestalde, surf udalekuek gazteen artean surfa eta euskararen erabilera sustatuko dute eta Summer Camp ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da (eskola zein aisialdiko ekintzen bidez). Azkenik, Musikanp-en gitarra, baxua, bateria eta pianoa ikasteko aukera izango dute gazteek eta horretaz gain kanta, gorputz-adierazpen eta dantza ikastaroak ere egongo dira.

Horietako batean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai).

Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an, asteazkena, 12:00etatik aurrera Kurtzio Kultur Etxean. Summer Camp-aren kasuan, lekuak baino eskakizun gehiago jasotzen badira, mailakatze-proba bat egingo da hautatzeko metodo gisa. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da goizeko 09:00etatik aurrera www.sopela.eus webgunean. Aipatzekoa da plazen konfirmazioa derrigorrezkoa dela eta maiatzaren 24tik ekainaren 2ra (biak barne) egin beharko dela. Programen ordainketak ere epe honen barruan egin beharko dira, bestela erabiltzaileari baja emango zaio zuzenean.

Hona hemen bakoitzaren inguruko informazioa:

UDALEKU IREKIAK

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txandak eta plaza kopurua

  • 1.Txanda: Uztailaren 1etik 15era (150 leku)
  • 2. Txanda: Uztailaren 16tik 30era (150 leku)
  • 3. Txanda: Abuztuaren 1etik 14ra (50 leku)
  • 4. Txanda:  Abuztuaren 16tik 31ra (30 leku)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (jai egunetan izan ezik, uztailak 25, 31 eta abuztuak 15) 09:00-14:00, zaintza zerbitzua: 08:00-09:00/14:00-15:00.

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea.

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

MUSIKAZ BLAI

Kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak. Azken egunean entzunaldi bat egingo da guraso eta tutoreentzako.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txanda bakarra: uztailaren 1etik 12ra (60 plaza), astelehenetik ostiralera 09:30-13:30.

Tokia: Musika eskola.

Prezioa: (ume eta txandako) matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€.

SURF UDALEKUAK

Surf ikastaroa euskaraz. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 12 eta 17 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txandak eta plaza kopurua:

  • 1.Txanda: uztailaren 1etik 12ra (30 leku)
  • 2. Txanda: uztailaren 15etik 26ra  (30 leku)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera  (jaiegunetan ere) 10:00-14:00.

Tokia: Arrietara hondartza

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

SUMMER CAMP

Ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da, eskola zein aisialdiko ekintzen bidez.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 12 eta 15 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txanda bakarra: uztaileko lehen hamabostaldia

Prezioa (gazte eta txandako): matrikula arrunta 450€, bigarren neba-arreba 335€, hirugarren neba-arreba 280€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

MUSIKANP

Musika udalekua. Bertan gitarra, baxua, bateria eta piano ikasteko aukera izango dute gazteek. Hortaz gain, kanta, gorputz-adierazpen eta dantza ikastaroak ere egongo dira.

Ez da beharrezkoa musika ezagutzak izatea.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin ) 11 eta 15 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Ordutegia: 09:30-15:00 zaintza zerbitzua: 08:00-09:30

Lekua: Ander Deuna ermita inguruan (azpiegitura egokiak jarriko dira udalekua aurrera eramateko).

Txanda bakarra: uztailaren 15etik 20ra (50 leku).

Prezioa: (gazte eta txandako) matrikula arrunta 55€, bigarren neba-arreba 40€, hirugarren neba-arreba 34€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 34€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko da.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailOsasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi...
article thumbnailCOVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere. Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko...
article thumbnailBeatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekimen berri hau aurkeztu dute gaur. Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.  Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen...
article thumbnailArgitaratu da 2020ko martxoko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia