Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik Sopelako jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko eta herriko musika taldeek izena emateko epeak

Zabalik Sopelako jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko eta herriko musika taldeek izena emateko epeak

Sopelako Udala eta Jai Batzordea 2019ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da.

KARTEL LEHIAKETA

PARTE-HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

LANAK

Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez. Irabazlea suertatzen den kartelaren egileak jaietako programarako kartelaren moldaketa egin beharko du (separatak).

TESTUA

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

  • SOPELAKO JAIAK 2019
  • San Pedro ekainak 27- 30 junio
  • Karmenak uztailak 12-16 julio
  • Sta. Marina uztailak 20 julio

AURKEZPENA

Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaizkie hartzerakoan. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar izango dira: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo/eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte  lanak,  baina   ez   dute   hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.

EPEA

Lanak aurkezteko azken eguna Apirilak 14 (igandea) izango da, 20:00ak arte.

EBAZPENA

Epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta hartzen dituen erabakiak apelaezinak izango dira.

SARIAK

  • Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):
    • Lehenengo saria: 500 €.
    • Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 150€ herriko denda batean gastatzeko. Sopelako Salerosle Elkartearen Eskutik.

 

  • Haur eta Gazteen atalean:
    • Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 € Sopelako denda batean gastatzeko

LANAK ETA ERAKUSKETA

Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2018ko uztailaren 1tik 5era izango da, eta egun horreen ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.

 **Oharra: Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea esan gura du.

Informazio gehiago:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05

MUSIKA TALDE LOKALAK

Herriko jaietan zure taldeak jotzea nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dituzue:

  •  Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.
  • Talde bakoitzak bere biografia,   taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat eta kontakturako telefono edo e-mail bat aurkeztu beharko ditu.
  • Beharrezkoa izango balitz, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.
  • Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.
  • Aurreko urte bietan (2016-2017) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Materiala aurkezteko azken eguna: apirilak 14, igandea

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, Sopela).

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: 94 406 55 05 – E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Oinarriak, honako estekan: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Maiatzaren 19an Udalekuetan izena emateko epea bukatu zen eta hona hemen emaitzak UDALEKU IREKIAK 1.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 2.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 3. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 4. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek...
article thumbnailSopelako Jaietan txosnak eta kanpo-barrak jartzeko eskaera epea maiatzaren 6an zabalduko da. Interesatuek ekainaren 14ra arte izango dute beraien eskaera egiteko aukera. Horretarako, interesatuek Sopelako Udaletxean edo Sopelarin bulegoan eskuratu ahal izango dituzte osatu beharreko eskaera orriak. Era berean, honako dokumentazioa erantsi beharko da: Kanpoko barrak jartzeko eskaeran atxikitu...
article thumbnailMaiatzaren 11an, larunbata, Kuadrillen Eguna ospatuko da Sopelan. Okasiorako Sopelako Kuadrillak honako ekintzak antolatu dituzte: 13:30: Bazkaria Udaletxe plazan (tiketak 10 euro) 17:00: Jolasak 19:00: Poteoa DJ ibiltariarekin, Udaletxeko berdugunetik hasita  
article thumbnailUdaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai) eman beharko dute izena. Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia